Gais (Suitza)
Jendea bildu da txabola edo borda honen inguruan. Eguneko epeltasunak baliatuta egin dute paseoa eta lekua baliatu dute eguzkiaren errainuak xukutzeko.
Eguneko argazki bat
Gais (Suitza)
Jendea bildu da txabola edo borda honen inguruan. Eguneko epeltasunak baliatuta egin dute paseoa eta lekua baliatu dute eguzkiaren errainuak xukutzeko.
Gais (Suitza)
Beste txabola bat. Honek bisitariak ditu. Goizeko eguzkiaz goxatzeko leku aproposa dela irizten diote, nonbait. Egunerokoan bestelako erabilpena izango zuen. Baserriko lanak betetzen laguntzeko jarria izango zen.
Gais (Suitza)
Txabola honek urteen zama nabari du. Eusten dio hala ere. Zelai gainean lekutua, barnean abereak edo beraien jana gordeko zituen. Gaur egun, bere betiko funtzioa betez gain, paisaia edertzen jarraitzen du.
Gais (Suitza)
Mendi haran batean eraiki zen etxalde bat, zelai berdez inguratua, muino baten gainean eta basorako sarreraren aurrean. Eraikin apala zen baina lekuaren handitasunak jasoagoa egiten zuen. Hortxe bizi zen familia bat beraien animaliekin. Pozik bizi ziren, lekuaren edertasunaz gozatuz.
Gais (Suitza)
Jende taldeek haranean zehar doan bidea jarraitzen dute goizeko paseo lasaia emateko. Hotzak arropaz babestera behartzen ditu, baina eguzkiak beraien beldurrak pixka bat arintzen ditu. Horrez gain, haranan dagoen ikuspegi zoragarriak ere barrua epeltzen du.
Gais (Suitza)
Neguko ihintzak eguerdirarte luzatzen du bere bizitza, eguzkiaren moteltasunari esker. Zelaien gainean sortutako marka zuri horiek izoztuta eta logale mantentzen dute belarrak udaberria heldu bitartean.
Gais (Suitza)
Baserri eremua mendi aldean. Muinoaren magalean etxe multzoa ezarria dago, justu basoaren limitearen azpian. Beherago larreak, behiak elikatzeko, eta zelaiak, laboreak landatzeko, daude.
Gais (Suitza)
Lurrezko bidexka distiratsu ageri da eguzkipean. Izotz puxkek isladapean ageri dira distirak. Horrela ere, neguko arrats goiztiarra etorri baino lehenago paseo lasai bat hartzeko egun ezin hobea dago.
Gais (Suitza)
Lekuko biztanle txiki honek ez da gehiegi gozatzen ariko belar izoztuan ibiltzen. Hobe du eguzkiaren epeltasuna bilatzea, gorputza pixkat berotzeko.
Gais (Suitza)
Hasi berria den neguak denbora luzean etxe barnean egoten behartuko gaitu. Inguruko jendeak aprobetxatu du egun eguzkitsu ederra natura berraurkitzeko.
Gais (Suitza)
Zerua oskarbi dago. Urrunean muinoak haranaren gainetik ageri dira. Oraindik urrunago, mendi gailur harrokatsu eta erraldoiak inguru guztia gainbegiratzen dute.
Gais (Suitza)
Eguzkiak gogoz jotzen du zeruan. Negua izanda, baina, ez du nahikoa indarrik giroa berotzeko. Hala ere, gogoa berotu eta arintzen du. Paseoa bat emateko grina pizten du ere.
Gais (Suitza)
Sudur motza, begi beltz handiak eta belarri luzeak. Horrelakoa da untxi baten aurpegi iletsuaren tankera.
Gais (Suitza)
Kaixo untxi jauna. Zer moduz doa eguna? Gustora al zaude zure kaiolan eta bisitarien artean gela handi honetan? Zaratatsua izan behar du eta zihur gizaki guztiak ez direla lagunkorrak izango. Lasai hala ere, laster bueltatu ahalko bait zara zure etxalde kuttunera.
Gais (Suitza)
Oilar baten erretratu on bat ikusgai. Itxura zoragarria erakusten du animalia honek. Luma leunak, kolore distiratsudunak, moko luze puntaduna eta aurpegi ongi osatua. Gainera, jarrera erakusten du hegaztiak, begietara begira dagoela ematen bait du. Pena da kaiola batean aterata izatea, animali askok jasan behar duten beraien borondatearen aurkako kartzela. Akaso, ateratzeko gogoz begietara begira egongo ote da.
Gais (Suitza)
Profilezko irudian oilarra pentsakor dagoela ematen du. Garuna txikia omen dauka, baina horren barrunbeetan gogoetek eta oroimenek bere lekua izan beharko dute.
Gais (Suitza)
Lumak ondo garbitu behar dira itxura ederra mantentzeko. Horretan dihardu oiloak. Denbora badauka. Soberan ere. Gure begiradapean dagoen bitartean ez bait du askosaz gehiago egiteko aukera eman.
Gais (Suitza)
Lanpetuta dago gure protagonista lumak atontzen. Ez dute bere inguruko gertakariek gehiegi arduratzen. Hobeto horrela, egon dadila lasai, eguna joango bait da eta berriro larrean libre ibiltzera bueltatuko da.
Gais (Suitza)
Honek ez du ematen berriketarako gogo handirik duenik. Hobe izango da bakean uztea.
Gais (Suitza)
Lotarako aukera ikusi dute egoiliar batzuk. Ondo lo egin eta bihar arte. Guk gure bisitarekin jarraituko dugu, bazkal ordua heldu arte behintzat. Gero, gerokoak.