Gais (Suitza)
Oilo zoragarri honek gure intentzioen inguruan jakingura dauka. Ez dirudi kaiolan egoteak txarregi eragin dionik.
Eguneko argazki bat
Gais (Suitza)
Oilo zoragarri honek gure intentzioen inguruan jakingura dauka. Ez dirudi kaiolan egoteak txarregi eragin dionik.
Gais (Suitza)
Oilar bat hurbiletik ikusteak merezi du. Gandorra, kokotsa eta belarritxoak buruari eite berezia ematen dio, berebiziko dotorezia.
Gais (Suitza)
Egun arraroa eta urduria ari da izaten untxi gaixoak. Ez du ulertzen zergatik egon behar duen kaiolan eta zergatik hainbeste jendek ari zaio so.
Gais (Suitza)
Itxura zoragarria du oilarrak. Gandor eta kokotsa handi eta gorriak ditu, belarritxoak ere, eta lumak marroi-gorrixka distiratsuak. Pena da kaiolan sartuta ikusi beharra. Animali honek behar du hankak luzatzea, mugitzea.
Gais (Suitza)
Itxura denez, oilo honek ez du kamera aurrean izateko ohiturarik. Beldurra eta jakinmina bitarteko aurpegian begiratzen dio argazkilariari.
Gais (Suitza)
Oilo ikusnahi honek ez du bisitariak behatzeari uzten. Eguna kaiolan sartuta eman behar badu ere, badirudi zeregina aurkitu duela.
Gais (Suitza)
Oilo honek guri begira dago, baina ez laguntasun eske. Nahiago luke gure bideari jarraitzen ikustea. Berak ezin digu izkin egin eta gu ez diogu lo egiten uzten. Gixajoak ahazteko eguna izango du gaurkoan.
Gais (Suitza)
Erakustazoka txikitxo batean, untxi gixajoak ez dauka alai aurpegirik. Kaiola barnean sartuta, jendearen aurrean erakutsia, egun osoa begiradapean. Nekatuta eta tristea ematen du. Eskerrak ez duela betirako egon behar.
Schwellbrunn (Suitza)
Baso zabalak ikustea gustagarria da. Gaur egun, gure bizi eremuetan gutxi ikusten dira, gutxiegi ere. Sail ia birjin horietan naturari bere osotasunean garatzen uzten diogu. Berak eskertzen digu gure atmosfera garbituz eta gure bizitza hobetzeko lehengaiak bueltan emanez.
Schwellbrunn (Suitza)
Mendi gainetan zerua infinitoa da. Urruneko mendiek sortutako zerumuga arte hedatzen da eta beheragoko paisaia eta topografiari argia ekartzen dio.
Schwellbrunn (Suitza)
Goiza eguzkitsu esnatu da. Itsutu egiten du abenduako eguzkiak elurrean isladatzen denean.
Schwellbrunn (Suitza)
Goiz lanbroa ez da erabat argitu oraindik. Gaueko hotzetik epeltzen ari da eguna. Elurrez estalirik dago mendialdea. Negua ate joka dator dagoeneko.
Schwellbrunn (Suitza)
Itzal luzeak, goizeko eguzkia. Hodei luzeak, haizea goian.
Schwellbrunn (Suitza)
Haize arinak aurpegia laztantzen digu. Gorago, baina, libre ibiltzen eta trabarik gabe ibiltzen da. Lanbroaren hodei alferrak gogoz eragin eta berarekin eramaten ditu bere bidai luzean zehar.
Schwellbrun (Suitza)
Paisai elurtua mendialdeko baserrian. Etxalde bakarti bat larre handiaren erdian, arbola soil batek lagundua. Inguruan basoa du, beraren zaindari. Eguzkiak lekuaren topografia margotzen du goizaldeko argiaren itzalekin.
Appenzell (Suitza)
Goxo ageri dira etxeak eguzkiaren argipean, elurraren hotzenean murgildutak egonda ere.
Schwellbrunn (Suitza)
Goizeko argiak inguru zuritua erakusten digu. Itzalak oraindik luzeak dira eta gaueko hotzak ez da erabat joan. Tarte urdinak eta hodei zuriak ditu zeruak. Egun ona datorrela seinale.
Schwellbrunn (Suitza)
Negua ate joka dator eta elurra bidali du hori gogorarazteko. Zuhaitz ilunak tapaki zuri izoztuaz estali agertu dira goizez. Zelaietan kolore zuria nagusitzen da. Horrela da begiek atzeman dezaketen leku urrunenerarte.
Appenzell (Suitza)
Gurutzatzen da beste tren bat. Gaiak garraiatzen dituen trena. Konponkenta bat egiteko tresna eta materialez betea ematen du doala. Guk, berriz, gure bideari jarraitzen diogu. Beharretatik eta presetatik urrun bidaiatzen gara erlaxatzeko gogoz.
Appenzell (Suitza)
Trenako leihoak “slow” telebista saioa ematen du. Amaigabea den irudien segida ekartzen ditu. Lasaitasuna ekartzen du.