Kaioak hondartzan (Seagulls in the beach)

Bakio (Euskal Herria)

Hondartza jendez husten den heinean, itsas txori janari biltzaileak ausartzen dira harea zapaltzen. Bertatik bertara errazago aurkitzen dira bilatutakoak.

Hegaldi abila (Skilled flight)

Bakio (Euskal Herria)

Arratsaldeko urre koloreko argi artean hegaz dabil kaioa. Itxuraz ahaleginik gabe mugitzen da hara hona hegazti abila. Bitartean, azpiko lurzoru mailan zer interesgarri dagoen adi-adi behatzen du.

Kaioa behekaldetik (Seagull from below)

Bakio (Euskal Herria)

Hurbil pasatu da kaioa. Hurbildu zait hare artean utzitako janari ondarren bila. Aurkituko du ogi papurren bat, gazta zati bat edo fruta apurren bat ongi begiratu ezkero.

Hegoak zabalik (Wide open wings)

Bakio (Euskal Herria)

Hegoak zabal-zabal uzten du gorputz arina airean flotatzen. Ari da adi begiratzen bere azpian zer dagoen. Aireko printzeak dira hegaztiak. Esfortzu gabe nabigatzen dute zeruko espazio ukiezin eta ikustezina.

Kaioa hegaz (Flying seagull)

Bakio (Euskal Herria)

Kaioak gurean itsas animaliak dira. Ur barruan bizi ez badira ere, itsasoa behar dute jatekoa aurkitzeko. Horrek bihurtzen ditu ur masa erraldoi hauen sinbolo. Zeruetan zehar hegaz etengabe darabilte.

Kaio multzoa hondartzan (Group of seagulls in the beach)

Santoña (Espainia)

Giro haizetsuak olatuak harrotzen ditu eta kaioak ere eguraldi latzetik babestu behar dira. Nola? Haizeari aurpegia emanez. Ez diezaien ipurdiko lumak harrotu eta barruko beroa kendu.

Olatua libratu (Mind the wave)

Neuchatel (Suitza)

Olatua lehertzen dela, kaioak apar artean egiten du hegan. 

Bi kaio (Two seagulls)

Neuchatel (Suitza)

Bi kaio Neuchateleko lakuaren ibarran hegaz. Ziurrenik janari puxken bila eguneko haize gogorrean surf eginez.

Kaioa hegaz (Seagull flying)

Kaioen hegaldia (The flight of the seagulls)

Kaioa kamerari begira (Seagull looking at the camera)

Kaioa (Seagull)

Biarritz4

Kaioa eta iturria (Seagull and fountain)

Copenhagen22

Kaioa elurretan deskantsetan (A seagull resting on the snow)

TallinZaharra6

Argi-kontra. Kaioa (Against the light. Seagull)

Zarautz25

Kaioa (Seagull)

Kaioa kaleko argian (Seagull in the street light)

KaioaArgian