Eserlekuen ilada luzea egokitu dute, fededunei egoteko modu egoki eta lasai bat eskaintzeko. Bertan eseri eta nekeari buelta eman ahal zaio. Meza garaian, apaizaren hitzak lasai entzuteko modua ematen dute.
Hitz eta pitz. Honetaz eta hartaz olgetan. Barre egin eta eragin. xamur xuxurlatu eta ozen algarak ibili. Denak suertatzen dira gustuz egondako momentuetan.
Egunkaria irakurtzeko tartea aurkitu du gizonak arratseko argipean. Arratsaldeko edizio berria izango da. Martxoko egunak ez dira luzeak eta berehala joango zaio leitzeko beta.
Elurra soberan bota du eserlekua erabat estaltzeko. Apenas ikus daiteke alfonbra zuriaren azpian. Neguak bere lekua hartu du eta eroso dago, gelditzeko intentzioarekin.
Eraikuntza eder hauen barruan argia ez da beti soberan izaten. Argiak eta ilunak txandakatzen dira, inguruko leihoen kokapenen arabera. Arima zaintzeko, argia ez da beti ohizkoa. Barrura begiratzea lagunduko du ziurrenik.
Eserleku bigun hauek bertan atseden bat hartzeko eskatzen dute. Larru xamur horren gainean primeran errekuperatzen da bat neketik. Astia har daiteke eta ingurua dastatu, museo honen txoko bakoitzak interes puntu bat bait dauka.
Perfektu dago eguzkitan esertzeko. Gorputzean epela sartzea sentsazio gustagarria da eta, lagun batekin kontu-kontari egoterik badago, orduan eta hobeto.
Eseri edo belaunikatu egiten da hemen jende fededuna, apaizak zer esateko duen entzuten duen bitartean. Egitura xumea baina sendoa, makina bat belaun eta ipurdiri eusteari egokituak eta, zihurrenik, ohitua ere.
Gurtzeko eta otoitz egiteko zentruak dira elizak. Santuz beterik, bakoitzak aukera dezake nori eskeini bere otoitzak eta nori erregutu bizitzako aldapak lausotzeko.
Elizetako zurezko eserleku mardul hauek fededunak eta bisitariak jasotzen ematen dute denbora luzea. Tartean, inskripzio eta zizelkadura ederrak jaso izan dute
Lagunarekin egoteko txoko ederra da hau. Paretaren ondoan, goizeko hotzetik babestuta daude eta eserlekua harrizko pieza ederra da. Gustora denbora pasatzeko txokoa, bai jauna!
Baina, zein da tipo hori? Ez al gaitu pakean utziko eta kamera hori derrepentean geure paretik kendu? Lasai gizonak, segundu bat baino ez da. Egun ona izan dezazuela.
Giroa lasaiean ari dira gizon eta emakume hauek bizitzen gaurko eguna. Kaleko banku batean eseri, lagunarekin hitzegin edo erosketa txikiren bat egiteko intentzioaz irten. Horrelako gauza xumeek ekartzen dute gozamena.
Goiz pasa dauden jubilatuek denbora soberan daukate. Bankuan eseri eta mundua pasatzen ikusten zain gelditzen dira. Gaur bi emakumek erakarri dute beraien atentzioa.