Malesco (Italia)
Kaleko iturri baten inguruan hiria bizi izaten da. Dela banku bat, edo lore batzuk, jendea inguruan bere burua freskatzen edo uraren goxotasunera hurbiltzen. Merezi du iturri bat edukitzeak zure hirian.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Zurezko eserleku sendoa eta sinplea eliza xehe batentzat. Beste estiloa baina helburua berdintsu.
St. Gallen (Suitza)
Eliza datozen bisitariak iladaka esertzen dira meza entzuteko zurezko eserlekuetan. Zurruna eta noblea da lehengaia, fina eta sendoa da emaitza.
St. Gallen (Suitza)
Eserileku apartak urmaelaren ondoan. Ahateen algarak eta dantzak ikusten eta arratsaldeko eguzkiaz gozatzen. Ez dira luzaro hutsik iraungo.
St. Gallen (Suitza)
Parkeko eserlekuan lasai egoteko tokia da, udako egunaren goxoaz gozatzeko. Zurezko aulkiak urtaro guztiak ikusi dituzte: neguko elurra, udaberriko belar berriak, udako intsektuak eta ume jolastiak eta udazkeneko hosto eroriak.
Biel (Suitza)
Ospitalera joateko bidea seinalea. Eserleku koloretsua leiho aurrean jarrita. Bakoitza dagokien lekuan jarriak. Elementu justuak irudi bat osatzeko.