Seealpsee (Suitza)
Urrebotoi lore txikia da. Ezereza ematen du zelai zabalen erdian. Hala ere, gauza niminoak ere maitagarriak izan daitezke. Hutsunea utziko lukete egongo ez balira.
Eguneko argazki bat
Seealpsee (Suitza)
Urak isladak ere sortzen ditu. Inguruko paisaia erakutsi nahiko baligu bezala, arbolen formak, harkaitzen profila etabarrak errepikatzen ditu eta gure begi aurrean jartzen ditu. Ispilua da gure begietarako.
Seealpsee (Suitza)
Ur gardenak ikustezin bihurtu arte uzten du mendiko aintzira honen hondoa argi ikusten. Ondorioz, argi ikusten da urazpiko osakera. Harri puska ugari eta hosto ondar gutxi batzuk. Nondik etorriko ziren harri horiek? Nola helduko ziren? Zergatik askatuko ziren haitzetatik? Honelako galderak eta beste zenbait pilatzen zaizkit buruan.