Saas Fee (Suitza)
Elurraren gainazal leun eta biguna hotzak gogortzen du. Gainean marrazten uzten du, hala nola argi eta itzal jolasetan aritzen da.
Eguneko argazki bat
Saas Fee (Suitza)
Elurraren gainazal leun eta biguna hotzak gogortzen du. Gainean marrazten uzten du, hala nola argi eta itzal jolasetan aritzen da.
St. Gallen (Suitza)
Arbola gazteak eta zaharrak bizi dira batera baso zaharreetan. Adineko zuhaitz handi batek utzitako zuloa txikiek hartzen dute. Horretarako lehia bizian ibili behar dira, zeinek argi gehiago hartuko duen. Arbolen bizitza ez da beti erraza eta pausatua.
Flims (suitza)
Argia hatzemateko borroka etengabean egoten dira basoko landareak. Azkar eta altu hazi, bizi iturria den hori lehenago eta hobeto xurgatzeko eta bidean besteei bidea ixten zaie itzalean bizitzera kondenatuz.
Flims (Suitza)
Gaurko egun sargorian ur barruan edo itzalean hobe. Ezin da eguzkipean luzaro egon beroak ito gabe.
Flims (Suitza)
Eguna eguzkitsu eta bero esnatu da eta itzala bilatzea eskatzen du.
Pfäfers (Suitza)
Argia eta iluntasunaren artean kontraste gogorrak sortzen dira. Izpiak jolasti ibiltzen dira. Itzalak nabarmentzen eta islada bortitzak sortzen dituzte.
St. Gallen (Suitza)
Eguzkitan izpien fereka beroak blaitzen zaitu. Itzalean brisa leunak inguratzen zaitu. Zer nahiago duzu? Beroaren sapa edo hotzaren horzkada?
St. Gallen (Suitza)
Arbolek argia maite dute, beste landareen modura. Bizitzeko ezinbestekoa bait dute. Energia ematen die eta energia hori behar dute elikagaiak biltzeko eta eraldatzeko. Gauza asko gertatzen dira izaki hauen egitura zurrunen barnean. Horregatik dira bizidunak.
Oro (Euskal Herria)
Pagadiak badu berezko izaera: itzal sakonak, hosto lehorrak nonnahi. Zaila zaie beste landare motei bertan ugaritzea eta talde homogeneotan elkartzen dira arbola hauek.
Oro (Euskal Herria)
Arbolaren azpian, hostoen azpian, itzalean.
Cardano al Campo (Italia)
Argiak eta ilunak nahasten dira. Itzalek argiari kentzen diote lekua. Arbola biluzien atzamar luze eta okertuek zelaia hartzen dute. Dena da argi edo ilun. Kontrastean dago irudiaren magia.
Cardano al Campo (Italia)
Arratsaldea iluntzen hasia da. Neguko hasiera honetan, egunak laburrak dira eta arratsaldeek berehala egiten diete leku gauei. Eguzkiak itzal luzeak aurkitzen ditu bere bidean. Ilun egoten dira bazterrak.
Ivrea (Italia)
Eguzkia egiten du bere eguneroko bidaia. Hiri osoa bere azpian du, bero izpiak jasotzeko desiratzen.
St. Gallen (Suitza)
Argi eta ilun dago belarra. Kolore berdea sakona da tarteka. Eguzkipean dagoen lekuetan, berriz, zurituta agertzen da.
St. Gallen (Suitza)
Misterioz betetako begiratzeko modua dauka arranoak. Bere moko luze konkordunak eta hatzapar boteretsuek misterioa iluntzen dute. Itzalek bere aurpegian marrazten dute misterio ilun bera.
St. Gallen (Suitza)
Kaixo azkonarra jauna. Animali dotorea haiz hi. Beti jantzita hago.
Bakio (Euskal Herria)
Argi eta ilunak dira nagusi eguzkiari aurrez aurre begiratzen zaionean. Hau hala da astro boteretsua ortzimuga azpian ezkutatuta dagoenean ere. Paisaia formen profila bihurtu da. Detailerik gabeko irudia da orain.
Bakio (Euskal Herria)
Hondartzaren hondo baxura heldu arabera, altxatzen dira olatuen gandor apartsuak. Bata bestearen atzetik doaz, diziplina zorrotzeko segida bat osatuz. Bata bestearen ondotik doaz, ur gainazal leuna apurtuz. Bidearen azkenean, amaierako eztanda bat entzuten da eta olatua desagertu da. Harean gora eta behera doan ur geruza fina baino ez da gelditzen.
Bakio (Euskal Herria)
Haretzak gainazal konkortua dauka. Mendixka eta haran txikiez osatuta dago. Eguzkiaren argi okertuak koskorren neurria ematen du, norbaiten itzalak oztopatzen ez duen heinean.
Gossau (Suitza)
Leihoetatik pasatzen den argia apenas da nahikoa, kaiolako itzalak uxatzeko. Argia eta itzalen artean esertzen da txinpantzea. Beharbada, eguzkiaren berotasunaz gozatzen ariko da. Gorputz zahartua epeltzen ariko da.