St. Gallen (Suitza)
Puntu argietan hazten da kaktusa inguratzen duen ile samalda. Haragia inguratu eta babestea izango du helburu. Buruan adatsa hazia duela ematen du.
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Egunaren eguzkiak argiak eta itzalak uzten ditu etxeetako paretetan. Atzean berriz, argi ederrean bainatuta Alpeetako erraldoiak eta pinudi basoak ageri dira.
Appenzell (Suitza)
Terraza txikia, itzalean kafe edo garagardo bat gustora edateko ezin hobea. Udako egun bero batean aproposa baino aproposagoa da eguzkitik atseden hartzeko eta atseden pixkat hartzeko.
St. Gallen (Suitza)
Ilundu du dagoeneko. Zuhaitzak itzalak bihurtu dira eta zerua puntu zuriz betetzen da. Izarrek irudi geometrikoak marrazten dituzte, gizakiaren irudimena eta jakinmina piztu duten formak.
Vicenza (Italia)
Vicenzako basilika Paladiarra ez da eraikuntza erlijiosoa, izan ere jauregi honetan hiriaren gobernua egiten zen. Gaur egun hiri zaharrean dagoen leku ikusgarriena izango da, museoa ere badu eta arkupean tabernak eta dendak daude.