Gailurrak lerro batean kokatutak daude. Txikitik handira eta handitik txikira, ilada batean nahastutak daude. Hodeiek bere itzala marrazten dute mendi hegal zabaletan.
Eguzkipean negua iluna eta hotza izan daitekela ahazten da. Elurraren zuri bizia eta urtaro hotzeneko itzal luzeak argilun kontraste bizia sortzen dute.
Gau aurreko argitan bainua hartzeko garaia da. Eguneko beroa jeitsi da eta jendez hustu da hondartza eta itsasoa. Lasaiago eta freskoago egoteko aukera dago.
Ur ertzetik ikusten dugu eguna joaten. Argi epelak harriak laztantzen ikusten dugu. Uhin txikien irudiak ur gainazalean nabariagoak dira errainu etzanen argitara. Itzalak sakonagoak eta luzeagoak dira.
Dramatismo handia dauka paisai harrokatsu honek. Erraldoi izoztu eta mugiezin hauek gaineko hodei handiagoak ere txikitzen dituzte. Baina, haien itzalpean ezkutatzea ezin dute ekidin. Argi eta itzal artean murgiltzen dira.
Argia eta iluna nahasten hasten dira pixkanaka. Helduko da momentu bat non ezin diren bata bestearengandik bereizi. Pixkanaka, baina, ilunak irabazten du arratsa gaua bihurtu arte.