St. Gallen (Suitza)
Kalea ilun dago. Kafetegian oraindik argiak pizturik diraute. Egunerako itxi aurreko momentua da. Bezeroak utzi dute kafetegia. Langileek azkeneko lanak egiten ari dira beraiek ere etxerako bidea hartu baino lehen.
Eguneko argazki bat
Logroño (Espainia)
Izkinan badago denda zahar bat aspaldi itxita dagoena. Garai batean hiriko liburudenda handiena zen eta jendea urrundik etortzen zen honera liburu berriak ezagutzera eta erostera. Istorio gehienak bezala hau ere bukatu zen. Jabe zaharra atseden hartzea erabaki zuen, hil baino aste bat lehenago. Orain beste liburuzale amorratu baten zain dago. Liburuz eta ametsez beterik.
Biel (Suitza)
Jatetxe honek ez du bezero gehiago hartzen. Horren beharrean, pareta eta atea margoz eta graffitiz beterik ageri dira. Utzikeriaren seinalea bai, baina politak ere bai.
Trento (Italia)
Etxearen kanpoko hormak denboraren markak ageri ditu, hala ere eraikuntzak handitasuna dario. Leiho handiak, goitik behera eta ezker eskuin. Dendak urteak daramatza lekuan, oraindik ere garai bateko izena eta idazkia aldatu gabe.