Seealpsee (Suitza)
Natura oparoa protagonista da hemen. Egunerokoan ez da ohikoa leku basatiak ezagutzea. Horrelako bat da hau. Arbola handiak eta txikiak, gazteak eta zaharrak nahasten dira sastrakekin eta belarrekin.
Eguneko argazki bat
Zurich (Suitza)
Zerua oskarbi, zuhaitzen adarrak erdi biluzik. Udazkenean gaude eta haize hotza dagoen arren, giroa polita da. Gustora egoten da paseo laburra ematen.
Zurich (Suitza)
Udazken arratsalde epel batean zerua tarteka hodei zuriz estalita zegoen. Zeruko ibiltari nekaezinak ez zuten giroa erabat goibeltzen. Eguzki argia lausotu baino ez zuten egiten. Urtaroko hoztasunaz tarte batean ahazteko nahikoa zen.
Oro (Euskal Herria)
Atseden hartzea lana bada ere animaliontzat. Belar gainean etzanak daudela, behin irentsitako belarra berriro murtxikatzen ari dira. Horrela behar dute, berau ondo liseritzeko.
Bregenz (Austria)
Leihotik begiak ezin kendu nabil. Arrats garaia da eta espektakulua erabat goian dago. Eguzkiak, joan berri, bere kolore epelenak oparitu dizkigu eta hodei gabeko zerua alde batetik bestera margotu du.
St. Gallen (Suitza)
Gausentia heldu da bere koloreekin eta bere iluntasunarekin. Eguzkiak gaur opari txikia egin digu. Hori, more eta laranja batu zaizkie zeruaren urdinari modu ikusgarrian.
Pfänder (Austria)
Eguna polita doa. Zeruko hodei gutxiak arin doaz gordetzen zuten ura askatu ostean. Naturaren esnatzea bertatik bertara ikusi bitartean zelai eta basoetan ibiltzeko egun aproposa da.