Neguko eguerdia (Winter noon)

Rehetobel (Suitza)

Negu garaia da hemen eta eguzkia, eguerdian ere, baxu dago. Argia berezia da, itzalak luzeak eta tenperatura hotza tankerakoa.

Mendigain elurtuak (Snowy summits)

Flumserberg (Suitza)

Mendi gainak elurrez betetzen dira negua heltzen denean. Gelditu da aldi baterako bizitzaren gurpila. Animaliak eta landarak lotan daude, etortzeko diren egun luze eta epelen zain.

Gau aitzinean hiria (The city at sunset)

St. Gallen (Suitza)

Gau aitzinean hiriaren profila iluntzen da, belzten da. Pixkanaka galtzen du kolorea eta argia. Bihar arte.

Zeru urdin zabala (Blue wide sky)

Winterthur (Suitza)

Urdin argiko zeru zabala eta hodei zuri bidaiariak ikusgai. Begirada galtzeko putzu sakona.

Larre berde zabalak (Green ample fields)

Winterthur (Suitza)

Larre zabalak zuhaitzak han eta hemen ageri direla. Zeru urdinaren pean belarra berdeagoa ematen du. Nahitanahiez begirada aldizkaritik altxatu eta leihoan zehar begiratu behar.

Elizaren dorrea (Tower of the church)

Rapperswil (Suitza)

Eliza ondotik lakuaren ikuspegi paregabea dago. Momentu batez gelditu eta ortzimugaraino hedatzen den uretara begira egoteak lasaitasuna ekartzen du.

Haitz kolosoa (Rock colossus)

Flims (Suitza)

Pinudi bukatzen den lekuan, erakusten du haitz biluziak bere handitasuna harro. Karkabak, harri solteak, belardi eremuak eta elurrak apaindua ageri du bere nortasuna.

Argiak eta itzalak (Lights and shadows)

Flims (Suitza)

Egunaren eguzkiak argiak eta itzalak uzten ditu etxeetako paretetan. Atzean berriz, argi ederrean bainatuta Alpeetako erraldoiak eta pinudi basoak ageri dira.

Eguna garbi (Clear sky)

Flims (Suitza)

Eguna oskarbi. Zerua urdin. Hodei bakanak zuri zirpilduak.

Harrizko kolosoa (Stone colossus)

Flims (Suitza)

Harrizko kolosoa, erraldoia. Kareharria hazten da koral txikien metaketa etengabearen ondorioz, bizitzaren jarraitasunaren ondorioz. Lurbarneko indar telurikoek harkaitza altzatzen du zeruetarantz.

Haitzan goian (Up in the rock)

Flims (Suitza)

Mendian goian gailurra, haitzan gora zuhaitzak. Zerua ikutzen, haizeari aurre egiten.

Alpeetako erraldoiak urrunean (The giants of the Alps in the back)

Flims (Suitza)

Urrunean alpeetako erraldoiak altxatzen dira. Ortzimuga beren profil apurtuarekin urratuz eta hodeiekin nahastuz.

Uhinek nahastutako koloreak (Colors mixed by the waves)

St. Gallen (Suitza)

Hostoen berdea, hildakoena laranja, zerua urdin, uretan islatuta. Hau dena, uhinek forma eta koloreak nahastuta. 

Adreilu koadroek egindako borobila (Rounded made by square tiles)

St. Gallen (Suitza)

Tximinia eskultura bihurtuta. Adreiluen laukiek ematen diote borobil forma eta eguzkipean harro eta distiratsu agertzen da.

Basoa zeruari begira (Forest looking at the sky)

St. Gallen (Suitza)

Mendialdea Alpeetako mendi garaien magaletan pinudi zabalez eta larre berde ondo zainduez osatua dago. Behiek eta ahuntzek ibiltzen dituzte leku hauek. Eguzki epel baten pean leku ezinhobea da arratsalde atsegina igarotzeko. 

Adarra zeruaren kontra (Branch against the sky)

St. Gallen (Suitza)

Arbola adarra hostoekin zerua atzean duela hodeiei hasperenka begiratzen dio. Zeru hodeitsua baina egun lehorra dugu gaur. Udazken eta uda euri gutxirekin izan dugu eta egun honetan ere ez du euririk ariko. 

Baserriko paisaia (Countryside landscape)

St. Gallen (Suitza)

Basoa pixkanaka desagertzen doa muinoaren atzean. Zelaiaren atzean basoa. Etxe ondoan natura etxekotua, urrunago basatia. Biek batera sortzen dute baserriko paisaia. 

Hodei zuriak zeru urdinean (White clouds in the blue sky)

St. Gallen (Suitza)

Udazken hasierako zeru urdina hodei zurientzako fondo ederra da. Eguzkiaren laguntzaz, beren argiguneek eta itzalek margo dotorea osatzen dute. 

Zeru urdina (Blue sky)

St. Gallen (Suitza)

Arratsaldeko momentu lasai bat bizitu dugu zeruari eta larre berdeei begira. Eguzki sartzea gertu dago eta argiaren epeltasunaz gozatzeko momentua da, gauaren itzal luzeak etorri aurretik. 

Larrea, zerua eta hodeiak (Field, sky and clouds)

St. Gallen (Suitza)

Larre berdea, zeru urdina eta hodei okertuak. Edozein lekutan aurki daitekeen paisaia, hala ere ez da inoiz aspergarria ikusteko.