Ilundu du (Got dark)

St. Gallen (Suitza)

Ilundu du dagoeneko. Zuhaitzak itzalak bihurtu dira eta zerua puntu zuriz betetzen da. Izarrek irudi geometrikoak marrazten dituzte, gizakiaren irudimena eta jakinmina piztu duten formak. 

Arratsalde lasaia, ur geldoak (Quiet afternoon, quiet water)

St. Gallen (Suitza)

Arratsalde lasaia, ur geldoak. Uhinek borobilak marrazten dituzte gainazalean. Arratsaldeko eguzki errainuak arbolen goiak ferekatzen dituzte ortzimuga behean desagertu baino lehen. 

Zuhaitzen soslaia (Profile of the trees)

St. Gallen (Suitza)

Zeruaren urdinak irudikatzen ditu zuhaitzen soslaia. Eguzkiak pixkanaka desagertzera jo du eta zerua ere hasi da iluntzen, arratsaldeko kolore gorrixkak erakusten duelarik. 

Gaua etortzen begira (Looking the night coming)

St. Gallen (Suitza)

Gaua etortzen begira gelditu gara parke batean eserita. Inguruko zuhaitzak pixkanaka itzalez betez joan eta iluntasunean gorde dira. Zeruak, baina, beraien profila irudikatzen du arratsaldeko azken argien kontran.

Zelaiak, muinoak eta hodei zuriak (Fields, hills and white clouds)

St. Gallen (Suitza)

Zelaiak, muinoak eta hodei zuri handiak Suitzako mendialdean. Paisai zoragarriak. Paseoan ibiltzeko aproposa. Udaberri-udan mendizalez betetzen dira paraje hauek.

Maldan behera okertua (Tilted downhill)

St. Gallen (Suitza)

Haritza konkortuta dagoela ematen du. Abarrak beherantz okertuak dituela, urteak eman ditu maldan behera begira.

Lore zuriak, arbolen noblezia (White flowers, the nobility of the trees)

St. Gallen (Suitza)

Zuhaitzak loreekin, zerua urdin, zelaiak berde. Udaberri bete-betea. Lore zuriak arbolen noblezia.

Hodeiak putzuan (Clouds in the pond)

Helsinki (Finlandia)

Eguzkia hodei zurien atzean eta zeru urdina. Putzu batek erakusten digu mundua buruz behera. Ederrak dira ilusioak. Ikusteko modu diferenteak begiak eta adimena zorrozten ditu.

Zerua Helsinkiko sabaia (The sky the roof of Helsinki)

Helsinki (Finlandia)

Zeru amaigabea zoragarria da Helsinki egun oskarbietan. Ezker-eskuin hodei ibiltaridun zerua, Helsinkiko sabaia, urdin ageri da. Gaur bezalako okasioetan negu luze eta iluna erraz ahazten da.

Zeru ia erabat oskarbia (Almost blue sky)

Helsinki (Finlandia)

Eguna zeru urdin eta ia erabat oskarbiarekin esnatu da gaur Helsinki gainean. Egun galanta hiria ezagutzeko eta kostaldean txangoa egiteko.

Elurra eta itsasoa (Snow and sea)

Helsinki (Finlandia)

Itsas baltikoa lasai dago gaur. Ur gainazala laun dago, soilik uhin makal batzuek apurtua. Neguak utzi duen azken elurra itsaso ondoraino heltzen da.

Itsaso ondoko etxea (House near the sea)

Helsinki (Finlandia)

Elurra, eguzkia, zeru oskarbia. Egun zoragarria Helsinkin. Itsaso ondoko etxea leku ezin hobea da udaberri hasieraz gozatzeko. Itsas baltiko bare ageri da. Gehienetan bezala.

Itsaso izoztua (Frozen sea)

Helsinki (Finlandia)

Itsasoa izoztuta udaberri hasieran hemen. Egunak luzeak dira dagoeneko baina tenperaturak apenas ailegatzen dira zerora martxo bukaeran.

Urdina eta zuria nagusi (Blue and white)

Helsinki (Finalndia)

Urdina eta zuria nagusi hemen. Finlandiako banderaren kolore berak. Eskultura baten modura ageri dira kaleko argiak. Zeru urdina eta aurrean argi kablea lanparak eskegita dituela.

Udaberri egun eguzkitsua Helsinkin (Sunny Spring day in Helsinki)

Helsinki (Finlandia)

Helsinkiko erdigunea udaberri hasierako egun eguzkitsu batean. Zinemak, jatetxeak, autobusak, kale zabalak, eraikuntza ez hain politak. Denek dute lekutxo bihotzean.

Pinudi elurtua (Snowy pine forest)

St. Gallen (Suitza)

Pinudiak elurtuak otsailean. Negu betean ez da irudi ezohikoa Suitzako mendialdean.

Ilunabarra Davosen (Twilight in Davos)

Davos (Suitza)

Arratsaldearen azken argi izpiek elurrak zuritutako gailurrak eta mendi magalean gora nekez doazen basoak argitzen ditu. Herrian, bailararen behekaldean, argi artifizialek kaleei gaueko giroa egokitzen die.

Zerua oskarbi Bielen (Blue sky in Biel)

Biel (Suitza)

Zerua oskarbi abenduan, hotza seguru. Halere argia eskertzen da.

Eguerdiko irudia (Picture at midday)

Biel (Suitza)

Eguerdiko ordu bata t’erdiak, eguzkia zeruan, hotza eskuetan baina gogoa zangoetan Biel ezagutzeko.

Laku bat mendiaren oinean (A lake at the bottom of the mountain)

Rigi (Suitza)

Laku bat mendiaren oinetara. Herrialde honetan sarri errepikatzen da hau. Baso eta zelaien berdea, lakuen urdin eta mendien marroiarekin apurtua.