Santoña (Espainia)
Itzalak nagusitzen hasiak dira. Argiz betetako putzuak itzaltzen hasiak dira eta urruneko formak belzten joanak dira. Arratsaren momentua da, gaueko ataria.
Eguneko argazki bat
Santoña (Espainia)
Arratsaldea iluntzen ari bada ere, itsasoaren mugimenduak ez dauka etenik. Olatuak behin eta berriro etorri egiten dira, apar batean bukatuz hondartza ondoan. Ur ertzeko harea heze mantentzen da mantso-mantso heltzen den uhinen eraginez. Bitartean, zeruan hodeiek euriaren hurbiltasun betierekoa iradokitzen dute.
Santoña (Espainia)
Zeru zabalean hodei zuriak arin bidaiatzen dira haizearen bultzadaren menpe. Beherago lekuko biztanleak jaka lodietan ezkutatzen dituzte aurpegia eta eskuak, haizetik eta euritik babesteko. Harrizko eraikuntzak gogor eusten diote, horrexegatik eraiki bait ziren, lekuko klima gogorra tinko jasateko.
Appenzell (Suitza)
Larre berdeak mendietan gora hedatzen dira. Tarteka baso koskorrak ere ikusten dira. Gehiena, baina, belardiak dira eta uda partean fresko eta berde diraute.