Dubai (UAE)
Gauean irudikatzen dute etxe-orratzen argiek. Beltz iluna puntodun mosaikoa bihurtzen dute.
Eguneko argazki bat
Dubai (UAE)
Gauean irudikatzen dute etxe-orratzen argiek. Beltz iluna puntodun mosaikoa bihurtzen dute.
Dubai (UAE)
Gaueko argipean desberdina ematen du hiri honek. Interesgarriagoa, erakargarriagoa. Turistak, kamera eskuan dutela, aho zabalik ibiltzen dira basamortuko ezerezetik sortu dena erretratatzen.
Dubai (UAE)
Dorre honek beste sorpresa bat gordetzen du. Apaingarri moduan erabilitako koloreek formak betetzen eta margotzen dituzte. Ondo zainduta daude eraikuntza berezi eta bereizgarri honen detaileak.
Dubai (UAE)
Erreferentziazko eraikuntzaren ikusgarritasuna probesten da iragarkien euskarri bihurtzeko. Orotariko hizkuntzatan eta alfabetoetan erakusten dituzte iragarkiak.
Dubai (UAE)
Arkitektura monumentala erabili dutesinbolotzat herrialdearen imajina mundura zabaltzeko. Dorre altua, metalarekin eta beirarekin eraikia, da garai modernoetako gaztelua.
Dubai (UAE)
Gaua etxeorratzez betetako hirian distopikoa ematen du. Jende andana leku gutxian metatuta eta inguruan basamortua alde batetik eta itsaso zabala bestetik.