Elurrez inguratua geratu da baserri etxea. Udaberrira arte zuritasuna izango al da nagusi hemen? Zuhaitz bakan batzuk eta urruneko baso batek baino ez diote elurrari eusten.
Kolore gorri biziko, urarekin nahsten den urdineko arratsa ikusgarria agertzen da laku gainean. Etxe bakandutik ikuspegi ezinhobea dago negu parteko paisai honetaz gozatzeko.
Eraikuntza multzo ikusgarria hemen. Sarri moduan elizak eraiki izan ditu gure inguruko monumentu ikusgarrienetarikoak. Irudiko monastegia adibide ederra da.
Negu erdian elurrak dena estaltzen du eta bidea arriskutsu dago. Pauso txikiekin eta tentuz ibili behar da. Hala ere, ez da arrazoia etxean gelditzeko.
Ilunabarra gainean dugu. Itzalak luze dira. Oinatzak elurrean, lehenengo planoan, mendirako bisitarien bidea markatzen dute, herrirako bidea. Elurra bait da mendira jotzeko arrazoi nagusi bat.
Zuhaitz honek zenbait negu ikusitakoa da. Jakingo du zer den garaiko hotza eta biluztasuna urtero sentituko zuen. Sendo eusten jarraitzen du baina, udaberriko eguzki goxoaren zain eta udarako fruitu ondu xamurrak ematen.
Zalditxo gaixo honek garai hobeak ezagutuko zituen. Elurrez inguratuta eta hanka apurtuaz, erretiroa hartuta edo hartuarazia dela ematen du. Baina, beharbada, egun goxoagoen zain baino ez da egongo, berriro haurren barreen eta jolasen protagonista izaten jarraitzeko.
Inguruko muinoak garaiotan elurrezko alfonbra zuri leunaz estaltzen dira. Plastikoa hartu eta aldapan behera botatzea da momentuko denborapasa. Ez dago denbora galdu behar, udaberria heltzear bait dago.
Elurra pilatu da azkenengo neguan eta mendien eta basoen itxura zeharo aldatu dira. Natura lotara joaten da urtaro honetan, baina honelakoetan ere ederrak dira gure inguruak.
Jolasleku honetan ume gutxi ibiliko dira garai honetan. Elurrak ez du gozatzen utziko eta, gainera, nork nahiko du hemen ibili inguruko mendiak elurtuak ikusita?
Trenean bidaiean berriz. Oraingoan mendialdea zeharkatzea tokatzen da. Gailur zuriak, harkaitz erraldoiak eta mendi aintzira eta lakuak ikusi ditugu gure leihoetatik.
Eguzkiko argiak baserri etxea eta arbolada ilada nabarmentzen du, guztiak elurrez estaliak. Zeruak, hala ere, ez du erakusten espektakulu hau errepikatzeko gura.
Beste paisai elurtua, etxebizitzak urrunean ikusten direla zeru urdinaren kontrara. Koloreak goxoak dira, elurraren zuria eta eraikuntzen marroixka argia nabarmentzen dira bereziki.