Mendixkak ortzimugarekin nahasten dira. Elurrak basoko arbolen adar biluzi marroixkak zuritzen ditu. Zelai zabalek, baina, elur tapakia dute. Elur erori berriak margotutako paisaia.
Eguraldi honetan batek ezin du jakin kotxea piztuko den edo hotzean lotan geldituko den. Horri gehitzen bazaio elurra eta izotza, ez dirudi errepideetan gidatzeko egun hoberena denik.
Baserriko paraje honetan elurrak dena betetzen du. Belardiak alfonbra zuri baten pean gelditu dira, arbolek adarrak zurituak dauzkate eta hotza ez da gutxi. Non hobe leiho baten atzean baino?
Elurra eta zerua dira nagusi negu irudiotan. Eguzkia zeruan gora doala ageri da, paisai elurtuan argilunak margotuz. Treneko eserlekutik goxo ikusten da drama eder hau.
Elur erori berria gauan zehar metatu da zoruan eta zuhaitzetan. Goizeko eguzki argia elur garbian isladatzen da eta elur gainazalak itzalak sortzen ditu.
Appenzelleko mendi haranetan inguruko eskualdeetatik bereizita bizi izan dira bizilagunak, bizimodu gogorrari aurre eginez baina paraje zoragarriez gozatuz ere.