Mendigain elurtuak (Snowy summits)

Flumserberg (Suitza)

Mendi gainak elurrez betetzen dira negua heltzen denean. Gelditu da aldi baterako bizitzaren gurpila. Animaliak eta landarak lotan daude, etortzeko diren egun luze eta epelen zain.

Elurra edonon (Snow everywhere)

St. Gallen (Suitza)

Elurra barra-barra izan dugu neguan. Zuhaitzetan pilatu, kale bazterrak bete eta espaloiak ixtera behartu du.

Elurra metatzen doa (Piling up snow)

St. Gallen (Suitza)

Elurraren zuria lurreko beltzaren ondoan, lurreko beltzaren gainean. Elurra metatzen doa negua aurrera doan einean hirian ere.

Argitan blai (Full of light)

St. Gallen (Suitza)

Atzeko eraikuntzak ilun diraute eta jendea kale bazterretan dabilen itzal moduan ageri da. Autobus geltokia, hala ere, argitan blai ageri da.

Autobus geltokia neguko gauean (Winter night in a bus station)

St. Gallen (Suitza)

Elurra mara-mara ari du neguko gau etorri berri batean. Iluntasuna argi jokoekin disimulatzen da. Hotza eta iluntasunari izkin egiten diote gizabanakoek autobusari itxaroten dauden bitartean.

Izoztutako badia (Frozen bay)

Helsinki (Finlandia)

Neguan izotzezko lautada dena, ur gainean hazitakoa da. Udaberrian zehar izotza eta elurra desagertuko da eta itsas badia geratuko da agerian.

Neguan bizikletaz edo kotxez (In winter by bycicle or car)

Helsinki (Finlandia)

Neguan ere behar da higitu. Zaila bada ere, bizikletan ibiltzea bada. Kotxeek errazago dute, baina kontuz ibili behar dute. Izan ere izotza edonon egon daiteke.

Urkiak neguan (Birches in winter)

Helsinki (Finlandia)

Urkiak nonnahi dagoen herrialdea da Finlandia. Beraien adar finak eskegitak ematen dute, neguko zama sentitu balute bezala.

Iraganeko egun elurtsua (Snowy day of the past)

Helsinki (Finlandia)

Batzutan iraganeko irudiak etortzen zaizkit gogora eta ezin burutik kendu ibiltzen naiz. Kasu honetan, ipar Europako negu hotz eta elurtsua dakusagu. Gogorapen ganbararen atal handi bat.

Trenarekin gurutzatzean (Crossing with a train)

St. Gallen (Suitza)

Tren batekin gurutzatzean hartzen zaio metalezko zaldi honi neurria: abiadura, indarra, itxura fina.

Udazkeneko elurra (Autumn snow)

St. Gallen (Suitza)

Udazken honetan elurra goiz iritsi da. Zuhaitzen adar ilunek oraindik hosto idor hori-marroixkak mantentzen dituzte.

Zuhaitzak lauso (Blurry trees)

St. Gallen (Suitza)

Hurbileko zuhaitzak lauso ageri dira. Mamuak balira bezala argazkian bapatean agertuz.

Ur putzua elur artean (Pond in the snow)

Helsinki (Finlandia)

Hodeiak eta zeru urdina ur putzuan ikusten dira eguzki izpiek isladaturik. Erdi urtutako putzuetan, elur artean, harrizko zoruko enparantzan neguaren azkena udaberriaren hasierarekin josten da.

Uretako bideak (Water ways)

Helsinki (Finlandia)

Hemen nabigatzea ez da sinplea, ur gutxi bait dago. Irla guztiek, baina, dute kai txiki bat. Artxipielagoan udan da ibiltzeko garai onena. Untzi txiki batekin irlaz irla ibil daiteke. Sarri barbakoan erretzeko aukera ere badago.

Bizimodu berezia (Special way of life)

Helsinki (Finlandia)

Hiria bistara daukate etxea hauek. Ez dira, beraz, urrutiko bizilekuak baina hemen bizitza gogorra bezain polita izan behar du. Urte osoa haizearen eta olatuen mende egon behar. Kotxearen beharrean, txaluparen menpe bizi behar. Bizimodu berezia.

Egurrezko etxe urdina (Wooden blue house)

Helsinki (Finlandia)

Etxe hauetan historia luzea gordetzen da. Hiru nazioetako jendea bizi izan da hemen. Suediarrak hasiera batean, mendebaldetik etorriak, errusiarrak gero, ekialdetarrak. Azkenean bertakoak, auzokideen dominazioa gainetik astindu ostean.

Etxebizitzak etorbidean (Houses in the avenue)

Helsinki (Finlandia)

Irla gehienbat bastioi moduan erabili izan da azken bi mendeetan. Etxe hauek soldadu familientzat eraikiak omen ziren. Gaur, berriz, etxebizitza pribatuak dira eta kafetegi atseginak aurki daitezke ere baten batean.

Ur bareko eguna (Calm sea)

Helsinki (Finlandia)

Itsas Baltiko zabala ikusten da irlaren hegoaldera. Ur barean isladatzen da eguzkia. Zerua oskarbi dago.

Horma sendoa (Strong wall)

Helsinki (Finlandia)

Sendo eraikitako defentsa eraikina hau. Gotorlekuaren hormak harri puxka handiz osatuak. Zurezko ateak zerraila mardulak jantzirik. Garaiotan neguko elurretatik babesterako baino ez dute balio, baina.

Suomenlinnako zelai elurtuak (Snowy fields in Suomenlinna)

Helsinki (Finlandia)

Zelai elurtu hauek Helsinkiko artxipielagoan dagoen gotorleku batena da, Suomenlinna. Historia bitxia du. Hiria babesteko eraiki zen, eta oso ondo eraiki ere. Azkenean, baina ez zuen ezertarako balio izan. Hemengo buruzagi suediarrak errusiar armadari utzi zion burruka egin gabe. Gaur egun, gizateriaren ondare da da UNESCOk izendatuta.