
Kronberg (Suitza)
Zorua lehor eta hotz dago gailurrean. Haizeak elurra eraman du eta izotzak ez du nahikoa hezetasun lurra busti eta bigun manten dadin. Gogor eta harri koskorrekin betea dago.
Eguneko argazki bat
Kronberg (Suitza)
Zorua lehor eta hotz dago gailurrean. Haizeak elurra eraman du eta izotzak ez du nahikoa hezetasun lurra busti eta bigun manten dadin. Gogor eta harri koskorrekin betea dago.
Cardano al Campo (Italia)
Lurzorua mikrokosmos bat da. Landare hostoak edo egur puskak, harri txintxarrekin eta bestelakoekin nahasten dira. Horien tartean, intsektuak eta mikrobioma hondakinez elikatzen eta lehengaien erabilpen zikloa berrabiatzen.
Waserauen (Suitza)
Belarraren zutoina zorura sartzen da, edo zorutik ateratzen da, zuzen esan behar bada. Gure larreak estaltzen dituzten printza berdeak hemendik sortzen dira. Zorutik jaio eta zorua ezkutatu. Babesteko edo egin nahiko du. Gure mundua azkarregi aldatzen ari den honetan, bere sostengua dena mantendu nahiaz edo.
St. Gallen (Suitza)
Etorri berri den udazkenak hosto lehorrak utzi ditu lurrean harri koskor eta belarren artean. Kolore gorrixkak pixkanaka joan da paisaia betetzen aurreko hilabetean zehar.
St. Gallen (Suitza)
Natura hila. Hostoak lurrean, abar eroriak. Danak idortuak eta lurrean nahasturik.