Speicher (Suitza)
Hiru tipo hauek berezkoa dute baserritar itxura. Arropa eleganteak jantzita ere, nabari zaizkie aurpegi zorrotzetan eta begiradetan abeltzainen eta irekian bizi direnen moduak.
Eguneko argazki bat

Mendialdeko herrixkek beti xarmangarriak izaten dira. Suitzan bereziki. Arkitektura berezia edukitzeaz gain, hemen kaleak eta etxeak txukun-txukun izaten dira, postale baterako modukoak.
Speicher (Suitza)
Suitzako baserriak mendi hegalean zehar banatuak. Egunaren amaieran argiak piztu eta etxeak uharte epelak bihurtzen dira neguko paisai elurtuan.
Speicher (Suitza)
Mendi buelta gauez bukatu behar dut gaur. Denboraz justu nabil hurbileneko herrira jeisteko. Han kafe bero bat hartu eta gero trenez bueltan etxera.