Urrebotoi lore txikia da. Ezereza ematen du zelai zabalen erdian. Hala ere, gauza niminoak ere maitagarriak izan daitezke. Hutsunea utziko lukete egongo ez balira.
Zuhaitz honena egin dute. Ez da udaberri gehiagotan haziko. Ez ditu hosto berde berriak sortuko. Ez du itzalik sortuko eta animaliek ez dute habia egiteko erabiliko. Beste motako animaliek, berriz, bere hondarretan bazkatuko dira.
Orain dela gutxi ebakitako enborren azken arrastoak gelditzen dira. Basoari egindako zauriak ezin dira erabat ezkutatu. Hark badauka egindakoaren memoria, hala nola egindakoaren eragina nozitzen duten beste izaki bizidunek.
Leku arruntenek ere bere magia gordetzen dute. Belardi bat landare txiki multzo uniformea izan beharrean, belar nahasketak, loreek eta zoruaren irregulartasunak elkarrekin argi eta itzaletako mosaikoa sortzen dute.
Natura oparoa protagonista da hemen. Egunerokoan ez da ohikoa leku basatiak ezagutzea. Horrelako bat da hau. Arbola handiak eta txikiak, gazteak eta zaharrak nahasten dira sastrakekin eta belarrekin.
Loreak eta belarrak indartsu hazten ari dira udaberri hasiera honetan. Hotzak eta elurrak utzitako zauriak joanak dira eta bizidunek galdutako protagonismoa berreskuratu dute.
Mendialdeak badauzka erakargarritasun handia bisitariontzat. Ez dugu bertan bizi nahi, ziur. Baina lekuaren handitasuna eta inguruaren ikuspegi zabalak gure barneak arintzen ditu. Horrelako sentimenduen bila hurbiltzen gara gure inguruko harrizko erraldoien ingurura.
Txikori lore talde batean, bat prest dago bere hazia hegaz egiten uzteko. Hitzez hitz, hegaz egiten uzteko, horrela egingo bait dute bere bidea. Inguruan sakabanatuko dira eta hurrengo belaunaldia hasiko dute.
Espazioko irudia al da? Galaxia bat al da irudi erdiko argiunea? Ez da, baina astro batek betetzen du argiz irudia. Edo bere isladak, behar bezala esatearren. Ur gainazalean flotatzen duen polen hautsaren artetik nabarmentzen den zeruko argi bolaren islada da.
Ura eta polena nahasten dira aintziraren bazterrean. Harri eta adaxken artetik inguruko arbolen ernaltzeko hautsa metatzen doa. Hemen metatutakoak ez du bere helburua beteko. Lakuaren hondoan metatzen bukatuko du edo animaliren batek janean bihurtuko da.
Mendi arrokatsu baten azpi-azpiko lakua lasai dago. Batel ontzi batean bidaitxo bat egiteko aukera da. Familia batek arratsaldea horretan igarotzea erabaki du eta ez da ideia batere txarra.
Harkaitz nabarmena, urrutitik ikusten dena eta berehala atentzioa deitzen duena ageri da mendi haranaren gainean. Protagonita izan nahi duela ematen du. Bestela ere, hain da ederra.
Mendi hegala belardi bat da eta horretan bazkan behi talde bat dago. Naturaren garratztasun ederraren erdian, etxe ondotik ezaguna den zer edo zer bereizten da. Goi mendiak ere ez dira leku basatiak.
Belar goxoaren igo dira behiak mendi haran honetara. Uda osoa dute aurretik udazkenean beheko haraneko kortara bizitzera bueltatu aurretik. Beraien oporra izango al da hau?
Profilez hartutako tximinoa urrunera trankil begira harrapatua izan da. Burutapenik pasatuko al zaio burutik? Kaiolatik kanpoko bizitza faltan botako al du?
Lore koloretsuez betetako poto batek txoko bat apaintzen du zoo txiki baten ibiltokian. Animalien kaiolen garratztasunari kontrastea ezarri nahiean edo. Apenas lortzen dute helburu hori betetzea. Porlanezko pareta grisak gailentzen bait dira, landare poto nimino honen gainetik.