Craveggia (Italia)
Lotarako momentua da. Kaleak hustu dira. Argi batek kale bazterra argiztatzen du. Bidea, kotxe bat aparkatua, eta bizpahiru etxeetako sarrerak somatzen dira. Argilunean gelditzen da gainontzekoa.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Txiribita eguzki txikiaren itxuradun lorea da, petalo errainu zuriekin. Gaztetatik udaberrian ikusten ohituta, gogo onez ikusten dira zelaiak lore txiki hauez beteta.
St. Gallen (Suitza)
Pistilo horiak harro daramatza lore sorta honek. Egun eguzkitsu honen argiak koloreak bizitzen ditu. Lore multzo polita, bai jauna.
St. Gallen (Suitza)
Landare berde mardula marra zuriduna lorategiak edertzen ditu. Kolorea eta bolumena ematen die.
St. Gallen (Suitza)
Intsektu guztiek ez diete landareei mesede egiten apopilo jartzen direnean. Larbaren batek hartuko zuen sastraka hau etxe moduan eta ia ahitu arte jan du.
St. Gallen (Suitza)
Mota guztietako loreek balio dute eztia egiteko. Lore txiki eta moreak ez dira ere txarrak. Kolore bizi hauek, izan ere, intsektuak erakartzeko bait dira.
St. Gallen (Suitza)
Erle langileak lan eta lan ari da bere bizitza osoa. Elkarbizitzaren adibide ezinhobea.