
St. Gallen (Suitza)
Jan jan erle kuttuna! Gaurko jana biharko eztia da guretzat. Goxo-goxoa eta lodia. Bakarrik jateko edo gozagarri moduan.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Jan jan erle kuttuna! Gaurko jana biharko eztia da guretzat. Goxo-goxoa eta lodia. Bakarrik jateko edo gozagarri moduan.
St. Gallen (Suitza)
Lore sorta zuria pistilo horiekin. Ikuskizun ederra hostoen berdearen gainean.
St. Gallen (Suitza)
Hostoak sortu berriak, berde-berde, zuhaixkak ere lore mordoa ditu. Pistilo horiak intsektu polinizatzaile baten zain.
St. Gallen (Suitza)
Lorea eta erlastarra bada udaberriko irudi tipikoa. Bere hegaldi astuna ikusi baino entzuten da. Bere gorputz biribilak erle gizenaren itxura ematen dio.
St. Gallen (Suitza)
Lore zuriak udaberria ospatzeko. Irudiaren lausotasunak garaiaren gozotasuna irudikatzen du. Koloreak zuri eta berde. Biziak, alaiak urteko sasoiaren tankerara.
St. Gallen (Suitza)
Kolore hori eta beltz zoragarridun erle bat lorez-lore hegaka, dantzan bailitzan. Gure inguruko landareentzat erabat beharrezkoak dira intsektu poxpolin hauek polinizazioa egiteko.
St. Gallen (Suitza)
Koloretsu dira arrain mota hauek. Iturrietan eta akuarioetan ikusgai jartzeko aukeratutakoak. Horregatik edo, lotsagabe hurbiltzen dira inguruetan dabilen edonorren albora.
St. Gallen (Suitza)
Arrain koloretsuak iturrian. Bisitariei adi. Janari eske edo lagun bila?
St. Gallen (Suitza)
Eskilara mendian gora joateko. Honelakoez beterik dago Suitzako mendialdea, mendia beren bizimoduaren parte bait da.
St. Gallen (Suitza)
Sabaiko leihoa ametsak sortzen diren lekua da. Hemendik irtetzen dira umeak hegaz ametsetan, Peter Pan moduan, Sekula Betiko lurraldera pozik izatera.
St. Gallen (Suitza)
Ur dantzarina, aparrean zuri, alai egiten du salto.
St. Gallen (Suitza)
St. Gallen hiriari izena eman dion fraideak bisitariak agurtzen ditu. Hartz bat otzandu omen zuen VIII. mende zaharrean Irlandatik heldutakoan. Monastegia sortu zen eta bere inguruan hiria.