St. Gallen (Suitza)
Ari da jendea hurbiltzen eguneko piknik gertakizunera. Zapien gainean doaz, gustoko txoko bat aurkitu arte.
Eguneko argazki bat
Oropa (Italia)
Errepide zigi-zagatsu batean gora joan eta mendi gailurrez inguratutako haran txiki batean harrizko santutegi erraldoia eraikia dago. Plaza eder honetan egiten dio harrera santutegiak bisitariari. Iturri bat erdian du eta inguruan harri koskorreko zorua. Lekua sinplea da oso, inguruaren naturaltasunean murgiltzeko diseinatua egongo balitz bezala.
Degersheim (Suitza)
Gaur “performance” eguna da, hots, artista talde batek gidatuta herritarrek kaleak ohial koloretsuz estaldu eta apaintzen dituzte. Piknik erraldoia antolatzea du helburu. Auzolagunekin biltzeko tokia sortu nahi du ekimen honek. Irribarrea eragiten du bisitariak ikusteak hara eta honera joaten harridura aurpegiak dituztela.