Engelberg (Suitza)
Gauaren iluna heldu da. Lehenengo haranaren behekaldea hartzen du eta pixkanaka mendi magalean gora igotzen da. Azkenerako, gailurrak ere itzalen artean murgildutak gelditzen dira.
Eguneko argazki bat
Engelberg (Suitza)
Gautzen ari du eta argi ezak inguruak urrundu ditu guregandik. Argazki makinak itxaroteko eskatu dit irudia sortzen zuen bitartean. Ni, berriz, patzientzi gutxikoa izanik, behar baino lehenago mugitu dut kamera. Argazkiak harrapatu duen mundu puska lauso agertzen da, baina aldiberean polita. Egunerokotasunean nahigabe ezkutatuta bizi den arratsaldearen poesia sentitu dut argazkia ikustean.
St. Gallen (Suitza)
Hara! Ze fruitu gorri ederrak. Hau bezalako egun hotzetan eta elurtuetan emango die zenbait animaliri zer jan. Neguko gosea arintzeko bide bat izango da. Baina, hain kolore biziak eta multzo handitan dauden basa fruituak nola iraun dute negu hasiera arte? Garratzegiak izango dira? Pozointsuak ere? Beharbada, behar handiagoetako garaietarako gordeko dituzte txorinoek eta beste piztiek?
St. Gallen (Suitza)
Ur gordailua desagertu da izotz geruza fin baten azpian. Soilik erdian eraikitatko eraikuntza txikia ikusten da, azpietan dagoen ur masaren indikatzaile bezala. Aintzira da, ur iturri baino, negu garaiko tarte hezeetan bereziki. Inguruko naturarekin bat egin du, landare eta animali santuario txikia sortzeko.
St. Gallen (Suitza)
Zelaiak maldan gora igotzen dira mendixkaren tontorreraino. Behiek eta ardiek zortea dute. Leku franko utzi zaie janari egokia aurkitzeko eta lasai ederrean ibiltzeko. Gelditzen diren zuhaitz bakanek, baso erabat txikituek, bestelako bizidunei egiten diete arreta, bada, abereak ez diren basapiztiei.