Itzal luzeak hotz eta elur artean (Long shadows in the cold and the snow)

St. Gallen (Suitza)

Neguko egunetan itzalak luzeak izaten dira. Pixkanaka laburtzen joango dira, baina bitartean hotza eta elurrarekin bizi behar da.

Baserriko paraje elurtua (Snowy countryside landscape)

St. Gallen (Suitza)

Baserriko paraje honetan elurrak dena betetzen du. Belardiak alfonbra zuri baten pean gelditu dira, arbolek adarrak zurituak dauzkate eta hotza ez da gutxi. Non hobe leiho baten atzean baino?

Argilunak negu paisaian (Lights and shadows in a winter landscape)

St. Gallen (Suitza)

Elurra eta zerua dira nagusi negu irudiotan. Eguzkia zeruan gora doala ageri da, paisai elurtuan argilunak margotuz. Treneko eserlekutik goxo ikusten da drama eder hau.

Goizeko eguzkia (Morning sun)

St. Gallen (Suitza)

Elur erori berria gauan zehar metatu da zoruan eta zuhaitzetan. Goizeko eguzki argia elur garbian isladatzen da eta elur gainazalak itzalak sortzen ditu.

Elurrak aldatutakoa (Made different by the snow)

St. Gallen (Suitza)

Zuhaitz adarretan eta harietan pilatu da elur zuria. Paisaia erabat aldatuta dago, edertasunaz eta misterioz betea.

Aparkaleku elurtua (Snowy parking)

St. Gallen (Suitza)

Bulego etxe hauetan elurra barra-barra pilatu da gauean zehar. Lanera joateko gogo handirik ez da izango hotz eta elurtza honekin.

Trenbide ondoan etxea (The house near the railway)

St. Gallen (Suitza)

Trenbide ondoko etxean ez dago bakerik egun osoan. Trenak pasa eta pasa ari eta bakoitzean leihoetatik burdinezko trumoi hotsa sartu.

Tori elurra (A lot of snow)

St. Gallen (Suitza)

Tori elurra. Elur askoko negua izan da hau eta nonahi pilatuta ikusten da.

Tximeleta jostailu (Butterfly as a toy)

St. Gallen (Suitza)

Tximeleta jostailu gogoeneko izango du ume honek, golkora lotuta bait darama. Koloretsua da baina elur artean irudi bitxia da. Ez al da hotz? Ez du kolorea galduko?

Jolas pila eta tapakia (Toys and a blanket)

St. Gallen (Suitza)

Ze jolas, liburu eta panpin pila. Umeak jolasteko aukera nahiko dauka, epel-epel tapaki gainean egonda.

Treneko islada eta eguzki sartzea (Reflection in the train and the sunset)

St. Gallen (Suitza)

Eguzki sartzeak zerua sutan jarri du. Bitartean, tren barruan leihoetako islada eta paisaia nahasten dira biak ezin bereizteraino.

Arratsaldeko azken argipean (Under the last afternoon light)

St. Gallen (Suitza)

Lauso eta leun ageri da paisaia trenak bere bidea egin bitartean. Itzalak ematen dute gure bizitza arrunteko formek arratsaldeko azken argipean.

Arratsaldea iluntzen ari da (Darkening evening)

St. Gallen (Suitza)

Arratsaldea iluntzen ari da etxera bueltako bidean. Leihotik kanpo formak lausotzen dira. Trena azkar bidaiatzen da, herriak atzean utziz.

Hostoak zeru isladen artean (Leaves mixed with sky reflections)

St. Gallen (Suitza)

Hosto idor hauek izkin batean pilatu dituzte iturriak sortutako uhinek. Beren kolore horixka, algen kolore berdearekin nahasten da eta biak zeruaren urdinaren isladetan galtzen dira.

Egunkaria prest (Newspapers ready)

St. Gallen (Suitza)

Egunkariak paketetan biltzen dira eta bidaltzeko prest geratzen dira. Makina guzti hauek bere helburua eta zentzua dute. Hala ere, arrotza egiten da egunkarien horien artean ikustea.

Egunkarien irudi bitxia (Curious picture of newspapers)

St. Gallen (Suitza)

Egunkariak buruz-behera eskegitak buru gainetik pasatzen ikusten ohitua ez nago. Irudi bitxia da.

Egunkari aleak (Newspapers)

St. Gallen (Suitza)

Hara hor egunkari aleak buruz behera bere bidean. Aurkituko ditugu saltzeko lekuetan, nahiz eta geroz eta gutxiago irakurtzen diren.

Inprimagailu erraldoia (Huge printing machine)

St. Gallen (Suitza)

Makina izugarria, robot erraldoia egunkari bat inprimatzeko. Zinta transportagailu koloretsuak eta metalezko egiturak edonon paperezko orriak betetzeko.

Behelainoa haranean (Mist in the valley)

St. Gallen (Suitza)

Behelainoa haranean eta zerua oskarbi, neguko goizaldeetan ohikoa mendialdean.

Malekoi hutsa (Empty pier)

St. Gallen (Suitza)

Malekoi huts hau bete-bete egongo da datorren udan. Gazteek olgetan egin eta eguzkia hartuko dute, umeek uretan jolas eta nagusiagoek solas.