Elurra mara-mara ari du neguko gau etorri berri batean. Iluntasuna argi jokoekin disimulatzen da. Hotza eta iluntasunari izkin egiten diote gizabanakoek autobusari itxaroten dauden bitartean.
Hostoak pilatzen doaz iturriaren putzuan udazkena aurrera doan einean. Ur gardenean flotatzen diraute, arbolatik erori eta hegaka jarraituko balute bezala.
Gabon zuhaitza erraldoia parkean jartzen da hemen. Helikopteroz jarri behar dute. Gero koloredun hornidurak jarri eta argi mordo gabon gauetan dizdira egin dezan.