Itsas izarraren intimitatea (Intimacy of a star fish)

Konstanz (Alemania)

Azpitik ikusita itsas izarrak itxura erabat desberdina du. Gorputza baduela nabari da. Lerro ilunetan elkartutako bentosak nabari dira. Horiei esker lotzen da irmo itsas hondoko harrietara eta pixkanaka ibiltzen da horiei atxikita.

Itsas izar zapala (Flat star fish)

Konstanz (Alemania)

Itsas izarra zapal-zapal itsatsi da urazpiko arrokara eta bertan itxaroan egoten da jatekoa noiz hurbilduko zain.

Bi itsas izar (Two starfishes)

Konstanz (Alemania)

Bi itsas izar elkarren ondoan daude. Kolore biziko animali hauek harrietan itsatsita ematen dute bizitza. Bizirik daudela sinistea zaila izaten da batzutan. Baina badaude. Jan, mugitu eta ugaltzen dira. Animaliek egiten duten tankerara.