St. Gallen (Suitza)
Sugeak maitatuak eta gorrotatuak izan dira. Garai bakoitzak eta kultur bakoitzak modu batera ikusia du eta batzuen munstroa besteen zaindaria da. Animalia mota berezia da.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Orkatz txikia zurezko habearen atzetik saiheska begiratzen du. Ingurua behatu eta ezkutatu, biak egin nahi ditu. Horrela egiten saiatuko zen bizirik eta bere habitatean murgilduta zegoenean. Museoan bere ohitura hori erakutsi nahi izan dute. Ez hori bakarra, honelako zerbido txikiek duten edertasuna ere erakusten da.
St. Gallen (Suitza)
St. Gallen hiriari izena eman dion fraideak bisitariak agurtzen ditu. Hartz bat otzandu omen zuen VIII. mende zaharrean Irlandatik heldutakoan. Monastegia sortu zen eta bere inguruan hiria.
Munich (Alemania)
Haizkolari zaharra. Aurpegi bizarduna eta keinu neketsua. Tentuz ari da enborrak mozten. Eskultura bat da, garai bateko munduaren sinboloa.
Trieste (Italia)
Farolek argiztatua dagoen estatua. Hiriko historia aberatsaren erakusle. Armagizona, politikaria edo besterik gabe diruduna izango zen.
Vicenza (Italia)
Estatuek elizaren historia bat kontatzen ari dira. Ohi bezala, garai bateko eraikuntza erlijiosoek orniduraz beterik daudenean ere, irakastea zuten helburu. Gaur, baina, jakintsuek baino ez dute ulertzen hauen esanahia.