Malesco (Italia)
Herriak ura ematen duen iturria ere badauka. Lehoi bat arduratzen da ur freskoa etengabe jario dezan, neguko hotzak galerazten ez duen bitartean behintzat.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Animaliak arrastaka mugitzen du gorputza, geldiro uzkurtuz eta luzatuz. Bere biguntasunean harrigarri egiten da harri artean nabigatzen ikustea.
Munich (Alemania)
Haizkolari zaharra. Aurpegi bizarduna eta keinu neketsua. Tentuz ari da enborrak mozten. Eskultura bat da, garai bateko munduaren sinboloa.
Trento (Italia)
Trentoko katedrala erromanikoa orain dela 800 urte sortua. Eraikintzarra, harri zuriaz eraikia.
Santillana del Mar (Espainia)
Herriak itxura erabat zaindua dauka. Harria edono ageri da, kaleetako zoruan ere. Irudi abstraktua osatzen dute harri puxkek, estoldak eta urak bustitako harri tarteek.
Nancy (Frantzia)
Konponketa baten erdia egonda ere, xarmangarria da beiratea. Kolore biziak, irudi zainduak, forma erakargarriak. Denek gordetzen dute garai bateko lilura.
Nancy (Frantzia)
Harrizko kolumnak, estatuak, leiho zabalak. Luxua nonahi jauregi honetan. Pena da itxita zegoela eta erabili gabea ematen zuela.
Neuchatel (Suitza)
Olatuak azkar desagertzen dira. Denak apar eztanda batean desagertzen dira. Baina atzetik olatu gehiago etorriko dira. Bat, eta gero beste bat.