Flims (Suitza)
Suaren mugimendua magikoa da. Begiak betetzen ditu bere edertasunarekin. Izaki dardarti txiki bat garren artean dantzan ari dela iruditu zait.
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Suaren mugimendua magikoa da. Begiak betetzen ditu bere edertasunarekin. Izaki dardarti txiki bat garren artean dantzan ari dela iruditu zait.
Wildhaus (Suitza)
Arbola suak akabatuko zuen? Belztuta dagoela ematen du. Kiskali ondoren inguruko landareek bizitza bueltan ekartzen lana izango zuten, baina bizidun berriek ez diote izkin egin biztanle zaharrari. Oparoa da inguruan hazi den landaretza. Lore txiki horiak edo moreak, belar berdea, asunak metatu dira enbor zaharraren inguruan.
St. Gallen (Suitza)
Kandela bakoitzaren argiak desira baten sua gordetzen du. Pixkanaka ahitzen doaz guztiak batera, norbaitek edo zerbaitek kasu egingo dien zain.
Biel (Suitza)
Garairako, abendu hasiera, ez da arraroa jendea jaka lodiak jantzita ikustea. Tertulia kalean egitea sinesgaitzagoa egiten da. Eguzkiaren berotasunak, baina, laguntzen du eta pareko su koskorrak gorputzak zeozer berotuko ditu.
Helsinki (Finlandia)