St. Gallen (Suitza)
Sugeak maitatuak eta gorrotatuak izan dira. Garai bakoitzak eta kultur bakoitzak modu batera ikusia du eta batzuen munstroa besteen zaindaria da. Animalia mota berezia da.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Sugeak maitatuak eta gorrotatuak izan dira. Garai bakoitzak eta kultur bakoitzak modu batera ikusia du eta batzuen munstroa besteen zaindaria da. Animalia mota berezia da.
St. Gallen (Suitza)
Sugearen dantzak ez da jolasa. Babesa da. Bera baino handiago den bati gogorarazten dio bere hortz zorrotzek mina eta desatsegintasuna baino gehiago eragin dezaketela.
Gossau (Suitza)
Suge luze eta mehearen edertasuna unkigarria da. Larruazaleko ezkatak distiratsu eta koloretsuak dira. Lurrean arrastaka ibiltzeko egindako bere gorputzak duen fintasuna harrigarria da.
Gossau (Suitza)
Ez dirudi suge hau kamera ikusteaz pozten denik. Kamerak, baina, bera maite du. Koloretsua, distiratsua, leuna eta hotza. Ezaugarri hauek laburbiltzen dute, animali honen erakargarritasunaren arrazoia.
St. Gallen (Suitza)
Hara! Sugearen burua ikusten da. Begi handiak eta sudur berdea dauzka. Adi begiratzen du parkean ibiltzen diren haurrek zer egiten dute. Gozatzen du suge onbera honek haurrak bere gorputz luze koloretsuan jolastera inguratzen zaizkionean.