Erretako ogia (Roasted bread)

Biel (Suitza)

Ogi puxka su txingarretan erre eta goxo-goxo jan. Gorputzari pixkat laguntzeko eguneko hotzari aurre egiten.

Gabon azoka (Christmas market)

Biel (Suitza)

Gabon azoka txikia baina itxurosoa. Jende askorekin. Haur eta nagusi. Denek jaka beroa soinean dutela.

Laku baten topografia (Topography of a lake)

Neuchatel (Suitza)

Suitzako Alpeak urrunean, zerua oskarbi eta Neuchateleko lakua harro dago haizea dela eta. 

Olatua libratu (Mind the wave)

Neuchatel (Suitza)

Olatua lehertzen dela, kaioak apar artean egiten du hegan. 

Eguzkiaren islada uhinetan (Sun reflection on the waves)

Neuchatel (Suitza)

Ur gainazala zakar ageri da irudi honetan. Uhinek eta isladek sortutako zimurrez betea. Haizea eta eguzkiaren eraginez zaharkitua ageriko balitz bezala. 

Bi kaio (Two seagulls)

Neuchatel (Suitza)

Bi kaio Neuchateleko lakuaren ibarran hegaz. Ziurrenik janari puxken bila eguneko haize gogorrean surf eginez.

Beste olatu bat gehiago (One wave more)

Neuchatel (Suitza)

Olatuak azkar desagertzen dira. Denak apar eztanda batean desagertzen dira. Baina atzetik olatu gehiago etorriko dira. Bat, eta gero beste bat. 

Apar langarra (Foam rain)

Apar langarra (Foam rain)

Neuchatel (Suitza)

Ur tanten langarra soilik gelditzen da, harrian jo eta gero. Aparra urarekin nahastu eta gero. Uhina galdu eta gero.

Olatua eta harria (Wave and stone)

Olatua eta harria (Wave and stone)

Neuchatel (Suitza)

Haizeak olatuak harrotzen zituen neguko goiz eguzkitsu batean. Olatuak pasealeku ondoan jarritako harri puskek lehertzen zituzten, aparra nonahi zabalduz.

Kale artea Neuchatelen (Street Art in Neuchatel)

Kale artea Neuchatelen (Street Art in Neuchatel)

Neuchatel (Suitza)

Bi ume jolasean margotu zituzten horma honetan. Bereziki eman zidan atentzioa, pasa den mende hasierako margo bat aukeratzeak hiria apaintzeko.

Kontuz igelarekin (Mind the frog)

Kontuz igelarekin (Mind the frog)

Neuchatel (Suitza)

Seinalean irudikatu zuenak bete betean asmatu zuen. Aurrekoa hobetzen du. Baina zein da esanahia? Kontuz igelekin beharbada?

Tximiniak eta dorreak (Chimneys and towers)

Neuchatel (Suitza)

Teila gorriak, tximiniak, dorreak eta harrizko hornidurak Neuchateleko teilatu aldapatsu honetan.

Neuchateleko alde zaharra (Old city of Neuchatel)

Neuchatel (Suitza)

Kale estuak, aldapatsuak, harrizkoak, eta eskilarak. Suitzan hain ohikoak diren alde zaharren tankerakoa. Gehienetan garbi eta erabat berrituak. Horrelakoa da Neuchatel ere.

Neuchateleko teilatuak (Roofs of Neuchatel)

Neuchatel (Suitza)

Neuchatel laku ondoko hiriaren gaineko ikuspegia otsaila bukaerako egun batean. Eguzkiko argiak teilatuak epeltzen ditu txiripaz, zerua erabat lainotua ageri bait da. Teilatu pikoak han eta hemen eta teila gorriak nonahi. 

Hodeiak lakuaren gainean (Clouds over a lake)

Neuchatel (Suitza)

Hiriaren gainean katedrala eta begiraleku bat dago. Hodei fronte batek hiria estaltzen du. Neuchateleko lakuak ortzimuga luzatzen du zerua handi erakutsiz. 

Poltsa laranja (Orange bag)

Solothurn4

Zapata denda baten erakusleihoa (Shoe shop window)

Lausanne9

Kale poesia (Street poetry)

Lausanne8

Margotutako iragarkia (Painted advertisement)

Lausanne7

Uso bat ibilian (Pigeon walking)

Lausanne6