St. Gallen (Uztaila)
Hontzaren begirada zorrotzari ez dio ezerk ihes egingo, ezta gaueko iluntasun gordinean ere. Lehenengo zelatatu. Gero hego ixilak zabaldu eta hegaldi zehatz batekin harrapakina berea egiten du.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Uztaila)
Hontzaren begirada zorrotzari ez dio ezerk ihes egingo, ezta gaueko iluntasun gordinean ere. Lehenengo zelatatu. Gero hego ixilak zabaldu eta hegaldi zehatz batekin harrapakina berea egiten du.
St. Gallen (Suitza)
Tontorretatik behera begiratzen ohituta dagoen animalia da hau. Hanka sendoei esker igotzen da arroka artetik gailur zailenetara ere. Basa ahuntza goi mendietako erregea ez al da?
St. Gallen (Suitza)
Orein bat ikustea ikuskizuna da. Hanka luzeak, larru distiratsua eta lepo sendoa ditu. Eta zer esan bere adar galantei buruz? Punta bat bestearen ondoren dorre bat bezala hazten dira. Basoko printzea ez al da?
St. Gallen (Suitza)
Arrano txiki pare bat bere begiralekuaan ondo jarriak ez lukete alperrik galduko jateko edozein aukera.
St. Gallen (Suitza)
Arranoaren begirada zorrotzak gorputz osoaren barnetik igarotzen zaigu. Begi handiek dena ikusteko gaitasuna dutela ematen dute.
St. Gallen (Suitza)
A ze basurde pare ederra! Ilaje gogorra, garratza, daukate. Sudur eta belarri luzeak ere. Hankak laburrak baina indartsuak dira. Kolore arrea baso barruan bizitzeko aproposena da. Animali dotoreak dira.
St. Gallen (Suitza)
Edozein etxeko lorategian aurkitu daiteke txoria eta aurkitu daiteke belarra. Oraingoan, baino museo batean ikusi dugu. Belarra benetazkoa dirudi. Txoria berriz egitazkoa dirudi arren, bizitasuna nabarmen falta du.
St. Gallen (Suitza)
Mapatxe bat bere marra zuri eta beltzeekin kameratik at, urrunera, dauka begirada zuzenduta. Zer ikusiko zuen? Zerk deituko zuen bere atentzioa?
St. Gallen (Suitza)
Beltxarga bat lehen planoan. Ez da hegazti bakarra. Bere bizkarrean beste txori batzuk ikus daitezke. Bakoitzak tamaina desberdineko gorputza eta bestelako luma koloreak ditu.
St. Gallen (Suitza)
Kaixo kastore. Argazki bat baino ez dizut atera nahi. Harrituta aurpegia jarri duzu. Normala deritzot, zure basoan ez bait dira honelako kamerak egongo, ezta?
St. Gallen (Suitza)
Zikoina bat profilez egon ezkero, bere moko handia nabarmentzen da bereziki. Luzea, zabala eta gorri-gorria da. Bere luma zuriekin kontraste ederra egiten du. Txoriaren dotoretasunean berau nabarmentzen da.
St. Gallen (Suitza)
A ze igaraba parea. Jakinminez ari dira adi begiratzen. Jolasteko gogoa dutela ematen du. Bata bestearen gainera bota eta bueltaka bukatu lurrean, erdi burrukan, erdi algaran.
St. Gallen (Suitza)
Erbia animali ederra da. Atleta fina. Hanka luze eta indartsuduna. Belarri zabalduna. Begi handiduna. Arriskua ikusi eta entzuten duenean, salto batean urruntzen da.
St. Gallen (Suitza)
Kaixo azkonarra jauna. Animali dotorea haiz hi. Beti jantzita hago.
St. Gallen (Suitza)
Azkonarra animali arrunta da gure basoetan. Honek denbora luzea eman du museo barnean eta eremu naturaletatik kanpo. Bisitariari zuzen begira dirau, bere pausoak zelatatu nahian edo.
St. Gallen (Suitza)
Ispilu atzetik katu handi bat atera da. Kontu handiz zapaltzen du eta aurpegia erabat konzentratuta ematen du.
St. Gallen (Suitza)
Leopardoa, txinpanzea eta lehoia talde berean. Lagunak izan al ziren. Museotako koreografia bat baino ez da izango. Bizirik dirautela ematen duen arren, denbora luzea da jada bizkortasuna galdu zutela.
St. Gallen (Suitza)
Otso gixajoa etengabeko ulu batean gelditu da izoztuta. Bere larru mardula distira dario oraindik. Bere hortzak ikaragarriak dira. Gure basoetako animalietatik ederrenetakoa da.
Langenthal (Suitza)
Goizeko euriak bustitako zoruan isladatzen dira indar biziz eguzkiaren errainuak. Kale osoa argiz margotu eta bete du. Negu bukaerako eguna alaitu du gertaera honek.
St. Gallen (Suitza)
Basatia, handia, zuria da hartz plarra. Ura eta izotza baino ez dagoen eremuan bizi da. Itsasoa behar du bizitzeko, elikatzeko.