Mapatxearen aurpegi berezia (Curious face of a racoon)

Frauenfeld (Suitza)

Mapatxeak itxura berezia duen animalia da. Marra zuri eta beltzek aurpegikera berezia ematen diote.

Mapatxe eskatzailea (Racoon looking for food)

Frauenfeld (Suitza)

Mapatxe bat janari eske hurbildu da. Badaki lekuko bisitariak eskuzabalak izaten direla, batik bat umeak.

Txoko bateko lore potoa (The flower pot in the corner)

Frauenfeld (Suitza)

Lore koloretsuez betetako poto batek txoko bat apaintzen du zoo txiki baten ibiltokian. Animalien kaiolen garratztasunari kontrastea ezarri nahiean edo. Apenas lortzen dute helburu hori betetzea. Porlanezko pareta grisak gailentzen bait dira, landare poto nimino honen gainetik.

Kaiola barruko loroa (A parrot in a cage)

Frauenfeld (Suitza)

Luma argiak eta ilunak. Bitarikoak janzten ditu hegazti zoragarri honek. Kaiolan sartuta egoteak ez al ditu pixkat motelduko?

Loro koloretsua (Colourful parrot)

Frauenfeld (Suitza)

Luma luze eta koloretsuek atentzioa urrunetik deitzen dute. Loroak ez du bere burua ezkutatzeko beharrik. Moko indartsua eta atzapar luzeekin bere burua erraz defendatuko du harrapariengandik.

Loro bat begira (Staring parrot)

Frauenfeld (Suitza)

Loro bat daukat begira. Nik ere hura begira ari naiz. Niri bere kolore biziek eta moko erraldoiak erakartzen naute. Zer ariko da bera niri buruz pentsatzen?

Kaiolako erregea (King of the cage)

Frauenfeld (Suitza)

Ohianeko erregea herrialde epel batean eta kaiolan sartuta. Ez da ikusteko gauza aparta. Ez bada katu erraldoi honen handitasuna miresteko.

Gastatutako natura (Wasted nature)

Monte Generoso (Suitza)

Kolore arrea nagusi da neguko elurra joan eta udaberriko belar freskoa hazi bitartean. Natura gastatuta, nekatuta dagoela ematen du. Baina biziberritze zikloa hastear dago. Berde kolorea laster gailenduko da.

Tontorreko bisitariak (Visitors to the summit)

Monte Generoso (Suitza)

Mendi garaiek jendea erakartzen dute, ez soilik berezkoa duten handitasunagatik, ingurua ikusteko beste ikuspegi bat ematen dutelako ere. Beheko haranak eta lautadak zabal-zabal ikusteko aukera ederraz gozatzea gauza polita da.

Arre kolorea (Brown colored)

Arre kolorea da nagusi udaberri hasieran. Urte garaiko indar berria ez da heldu mendi puntetara. Landareek ez dute neguko hotza gainetik kendu.

Gailur errenkada (Summit line)

Monte Generoso (Suitza)

Gailur bat bestearen atzean zerumugaraino heldu arte. Horrelakoa da mendialdea, arrokaz eta basoz tartekatutako paisai basatia eta gogorra.

Mendi gainerainoko trena (Train to the summit)

Monte Generoso (Italia)

Trena altu igo da. Mendiaren gailurreraino ailegatzen da bertara bisitariak igotzera. Eserleku horiek ez dira atzo berriak jarritakoak. Nabari zaio aspaldi ari dela bide hau egiten.

Mendiko arroka eta lurra (Stone and earth of the mountain)

Monte Generoso (Suitza)

Mendi hegal biluziak argi erakusten du bere azpiko egitura indartsua. Arrokak eta lurrak osatzen dute erraldoi hau. Beraiei esker hazten da. Beraiek ahalbidetzen dute bere izatea.

Mendilerroa (Mountain range)

Monte Generoso (Suitza)

Gailurrak lerro batean kokatutak daude. Txikitik handira eta handitik txikira, ilada batean nahastutak daude. Hodeiek bere itzala marrazten dute mendi hegal zabaletan.

Arbolaren hezurdura (Tree skeleton)

Paradiso (Suitza)

Arbolaren hezurdura agerian dago oraindik. Udaberriko sasoi epelak ez dio oraindik aukera eman bere biluztasuna ezkutatzeko. Pixkanaka, baina, hasiko da hosto berde distiratsuekin janzten.

Adarrak dantzan (Dancing branches)

Paradiso (Suitza)

Haize leunak arbolaren adarrak dantzan jartzen ditu. Ohituta dago landare handia bisitari honen astindualdietara. Gogor eutsi eta itxaron pasatu arte. Askorik gehiago ezin du egin.

Mendia, lakua eta zerua (Mountain, lake and sky)

Paradiso (Suitza)

Harrizko mendi erraldoia ura eta zerua artean harrapatuta ematen du. Bata zein bestearen alboan, garratza eta gogorra da.

Umea eta lakua (Lake and child)

Paradiso (Suitza)

Neskato bat laku baten aurrean dago urrunera begira. Jolasean egongo al da? Pentsakor al dago? Urazpian egongo diren arrainak asmatu nahiaz ariko al zaio urari begira?

Lakuko istorioak hondakinetan (Stories of the lake in its waste)

Paradiso (Suitza)

Urak hona ekarria dena, lehenago beste nonbaitetik eramana izana da. Ur ertzean pilatzen joan da eta lakuaren inguruko bizitza deskribatzen du. Hondakinak leku batean batu eta olatuen gainean beste nonbaitera eramaten ditu.

Ur ertzeko hotela (A hotel in the shore)

Paradiso (Suitza)

Gosaria hartu bitartean olatuen soinua entzuten da. Arratsaldeko sargoria gainetik kentzeko uretara salto egin daiteke. Ur ertzean alboan edukitzeak kategoria extra bat ematen dio hotelari.