Engelberg (Suitza)
Urak bere bidea darrai maldan behera eta mendi gainetik haranera. Kanale honek mendi haranean aurkituko du bere helmuga, laku panpox batetan. Botatako elurrak gogoz elikatzen du ur emaria.
Eguneko argazki bat
Engelberg (Suitza)
Urak bere bidea darrai maldan behera eta mendi gainetik haranera. Kanale honek mendi haranean aurkituko du bere helmuga, laku panpox batetan. Botatako elurrak gogoz elikatzen du ur emaria.
Engelberg (Suitza)
Ur hotza lanbroaren giro hotzean. Non dago ura eta non lanbroa? Elurrak bereizketa hori egiteaf oraindik zailagoa egiten du.
Engelberg (Suitza)
Kaleko argia pizteke dago momentuz. Laster, baina, argituko du zubi pasabidea. Elurrak moldatutako paisaiean dena zuri eta berdin ageri da. Bidea ez dana maila txiki batek besterik ez du bereizten.
Engelberg (Suitza)
Tira. Eguna ez da atera eguzkitan kiskaltzeko. Utzi diezaiogun joan dadila. Gaurkoz nahikoa hotza pasatu dugu. Sar gaitezen leku epel eta goxo batetan. Neguko gau hotza pareten bestaldean gera dadila eta gu berotasunaz goxatzen gera gaitezen.
Engelberg (Suitza)
Egurrezko bi erraldoiak lanbroaren kontrara argi nabari dira. Ikusten den gauza bakarra da. Beste dena lausotuta utzi du hotzaren urtaroak.
Engelberg (Suitza)
Arbola ilada bat apenas nabari da elur hotza eta lanbro hezearen artean. Negu bete-beteko giroa dago.
Elurra, lanbroa. Hotza. Hori dena elkartu da arratsalde honetan. Egun amaiera iluna suertatu da. Zerua eta lurra non dagoen nekez ikusten da.
Engelberg (Suitza)
Lanbro artean galduta bezala gelditu da mendi gailurreko eraikuntza hau. Gogorarazten du naturak botere osoa gordetzen du munduaren bazterretan. Etxe sendoenak ere ezin du galerazi elurrak eta lainoak lekua ken diezaion ia ikustezin bihurtzerarte.
Engelberg (Suitza)
Gailur segida galanta ikusten da. Alpeetan gaude eta arrokatzarrak nonahi daude. Garaiotan zuritutak daude eta zeruarekin kontraste polita sortzen dute. Elurraren zuriak eta arrokaren gris edo beltzak tartekatzen dira, azal urratu eta garratza erakutsiz.
Engelberg (Suitza)
Ikuspegia zoragarria da gailur gainetik. Erraz antzematen da antena multzoa hemen goian ezartzearen arrazoia. Inguruko ikuspegi zabala eta pribilegiozkoa dauka. Inguruko seinaleak jaso eta berbidaltzeko lekua da. Hodei sabaiak ezkutatzen duen lurraldea antena saldo honen ikusmiran bizi da.
Engelberg (Suitza)
Antenez betetako egitura honek lekuko komunikazioen bihotza izango da. Lekuko hegaztiek, baina, ez dute lekua bere bihotzean izango. Zarata iturri eta oztopo da lekuan bizitzeko orduan. Asko eta asko beste leku batengatik aldatuko zuten.
Engelberg (Suitza)
Eguzkia zeruaren goietan bizi da. Edozein txorik inoiz hegaz egin duen baino altuago. Hala ere, beroa eta argia nonahi banatzen du. Zer egingo genuke guk bera gabe?
Engelberg (Suitza)
Arrokazko gailur altu eta sendoak elurrari eta hotzari harro egiten diete aurre. Betierekoak ematen badute ere, pixkanaka higatuz doa haizea, euria eta hotzaren eraginez.
Engelberg (Suitza)
Lainoak jeitsi dira haranaren behekaldera. Eguneko hotzak erakarriko zituen. Izan ere, neguko eguzki ahulak nekez berotzen bait du lurra.
Engelberg (Suitza)
Kotoi itxurako forma zabalak eta leunak pixkanaka bidaiatzen dute zeruan zehar. Kolore argiak eta ilunak nahasten dituzte. Dorre erraldoiak eraikitzen dituzte eta lerro luzeetan banatzen dira. Zeruaren kolore urdina eta eguzkiaren kolore gorri eta laranja epelen artean mugitzen dira. Beti mugitzen. Inoiz ez esperoan.
Engelberg (Suitza)
Hodeiek haizeak bidea jarria dute. Gailur altuenak saihestu baino ez dute egin behar. Tartean, tanta batzuk edo tanta asko galtzen dituzte. Euria dela, edo elurra dela, edo kaskabarra dela hustu egiten dira. Gutxi edo asko lur zoruari bueltatzen diote jasotako ur bapore gehiena.
Engelberg (Suitza)
Ez da posible. Mendi paisaia behar zuen hau. Horren ordez lainoa ikusten da nonahi. Behe-lainoko hodei zabala. Alde guztietara hedatzen da. Mendiak ezkutatzen ditu bere barruan edo bere azpian.
Engelberg (Suitza)
Mendi magal hau dotore jantzia dago. Neguko amantala zuria eta izoztua jantzi eta lanbrozko apaingarriak gehitu dizkio arratsalde partean.
Engelberg (Suitza)
Ederra da lekua. Harrokazko paretek hodeiei eusten diete. Gainetik soilik zerua eta eguzkia. Eguzki argitsua eta zeru urdin-urdina.
Engelberg (Suitza)
Lanbro isuriak erreka osatzen du mendi haranean behera. Eguzkiaren argiak ezin du haranaren hondoa berotu eta bertan pilatzen da hezetasuna eta behe-lainoa. Ederra ikuskizuna.