Argi eta itzalen artean murgilduak (Among light and shadows)

Simplon (Suitza)

Dramatismo handia dauka paisai harrokatsu honek. Erraldoi izoztu eta mugiezin hauek gaineko hodei handiagoak ere txikitzen dituzte. Baina, haien itzalpean ezkutatzea ezin dute ekidin. Argi eta itzal artean murgiltzen dira.

Mendi magal biluzia (Naked mountain)

Simplon (Suitza)

Tolesduraz betea dago mendi magal leuna. Neguko hotzak eta elurrak forma emandako paisai gogorra da. Gorabehera handiak gelditzen dira agerian zuhaitzen faltagatik.

Jeizteko momentua (Milking moment)

Simplon (Suitza)

Arratsalde honetan, heldu da behiak jeizteko momentua. Animaliak zain daude ikuilura bueltatzeko. Gaua epelean eta lasai igarotzeko lekua dutela ondo ikasiak daude.

Lore kolore (Colourful flowers)

Simplon (Suitza)

Kolore biziko lorea sastrakaren hostoen artean hazi da. Eguratsaren danbatekoengandik babesteko leku hoberenean hazten da. Intsektuentzako koloreak bazka aurkitzeko itxaropena da bereziki.

Goi-haran dramatikoa (Dramatic mountain valley)

Simplon (Suitza)

Paisai dramatikoak goi mendiak eskaintzen diguna. Hodeiak laino bihurtzen dira mendi magalak laztantzeko. Bere zeruetatiko bideetatik badoazela, harrizko erraldoiak ezin ekidin eta leun igarotzen dituzte. Bertako goi-haranak, zuhaitz koskorrak eta belarrak eskertzen dute freskura, neguko hotzarako prestatzen lagunduko die.

Goi mendi lakatza (Harsh high mountain)

Simplon (Suitza)

Goi mendi eremua zerutik hurbil eta bere menpe bizi da. Hortik datoz hotza, elurra edo euria, orografia baldintzatzen duten metereologi elementuak. Arbolek nekez aurkitzen dute hazteko babes nahikorik eta sastrakek eta goroldioek hartzen dute haien lekua.

Hodei kuxinak (Pillow clouds)

Simplon (Suitza)

Hodei mosaikoa margotua dela ematen du. Argiak eta itzalak maisuki konbinatzen dira eta mendi gailurra leunki ferekatzen dute ur tantazko kuxin bigunek.

Goizeko Giroa (Morning feeling)

Simplon (Suitza)

Eguzkiak ez du oraindik hodeien arteko bere bidea aurkitu. Zeruan ez bada, itzalek ez dute erabat uxatzera jo. Gaueko hotzak dirau ere. Udako egun luze baten hasiera da.

Goizean goiz (Early morning)

Simplon (Suitza)

Goiza azkar heldu da. Gaua laburra da uda garaian. Goizeko lanbroa pixkanaka altxatzen hasten da. Landareak eta animaliak eguzkia agurtzen dute. Ez denek. Batzuek orain dute garaia atsedena hartzeko.

Gailur elurtuak ikusgai (White summits in sight)

Simplon (Suitza)

Goreneko gailurrak elurrez beteak diraute urte osoan. Hortik gora zerua baino ez dago. Gauaren atarian haiek dira ikusgarri dirauten bakarrak. Itzalen iluna bete du harana belztasunez biharko goiza arte.

Gaueko argi biziena (Brightest light of the night)

Simplon (Suitza)

Eguneko azken argia gorrixka da. Errepidean aurrera jarraitzea zaila bihurtzen da. Bidaiean dabiltzan autoak bihurtu dira argitasun iturri handiena.

Aurreko bidea (The way ahead)

Simplon (Suitza)

Bidea aurretik dago beti. Atzera begiratuta beste bide bat ikusten da. Ezagunagoa hura. Oraintxu gutxi ibilitakoa. Aurrekoak, baina, bizipen berriak eta itxaropen handiak gordetzen ditu.

Itzaletan galtzen (Disappearing in the shadows)

Simplon (Suitza)

Desagertu da suzko borobila ortzimuga azpitik. Hodei gutxi batzuk jasotzen dute azken errainuak. Zeruak ere bere eguneko koloreak galtzen hasi da. Gaueko beltza nagusi izango da laster. Errepidea dagoeneko itzaletan galtzen da urrunean.

Hodei laranja (Orange cloud)

Simplon (Suitza)

Hodei bakarti bat gailur baten gainetik igaro behar da. Bere bidea haizeek agindutakoa da. Kolore laranja tankerakoa, arratseko eguzkiak emandakoa da.

Itzalak nonahi (Shadows everywhere)

Simplon (Suitza)

Gauaren hasieran itzalak nonahi agertzen hasten dira. Pixkanaka, lekua hartzen diote eguzki argiari. Azkenerako, zeruetako ataria ezezik, haran osoa gelditzen da itzalean murgilduta. Itzala iluntasuna bihurtuko da.

Arkaitz horitua (Yellowed rock)

Simplon (Suitza)

Arratsaldeko eguzki argiak laztandu ditu harrizko pareta latzak. Bere orografia apurtuak argiak eta itzalak sortzen ditu. Azken errainuen kolore beroa ere hartu du.

Lore balantzakaria (Swinging flower)

Simplon (Suitza)

Lore xume honek haizearen joa jasan behar du. Baina horretarako badu tresna berezia. Lasto luzea tolesten utzi eta alde batetik bestera ibiltzen da gelditu ezinik.

Uraren haize-dantza (The dance of the water)

Simplon (Suitza)

Hari dantzariak ikusten dira lakuaren zoru biluzian. Hari horiek ur gainazalaren dantza patxadatsua dute iturri. Haizeak etenik gabeko dantza sortzen du.

Etengabe aldapan behera (Always downhill)

Simplon (Suitza)

Ur emaria ez da berehalakoan etengo. Ura etorri eta etorri egiten da eta, modu berean, etengabe jarritzen dio bere bideari, bere ubideari.

Ura saltoka (Jumpy water)

Simplon (Suitza)

Harri koskorren gainetik igarotzean, ur geruza finak saltoka dihardu, korrika batean. Erreka, ura eta aparra batera doaz. Bata dagoen lekuetan, besteak ere aurkitzen dira.