Speicher (Suitza)
Gorputz sendo bat, esnea eta txahalak emateko sortua eta moldatua.
Eguneko argazki bat
Speicher (Suitza)
Gorputz sendo bat, esnea eta txahalak emateko sortua eta moldatua.
Speicher (Suitza)
Neska – mutilek parte hartzen dute kalejiran. Bere arropa bereziak soinean, lanean eta jolasean egoten dira. Luzaroan gogoratuko dute egun hau.
Speicher (Suitza)
Abereak ari dira igarotzen. Bata bestearen atzetik datoz eta denek urduritasunez begiratzen gaituzte.
Speicher (Suitza)
Behizainok, unaiok, udako lan googorra bukatu dute. Aldi baterako ez dituzte egun luze gehiago emango mendiko bordatan. Herrian pasatuko dute eguna eta animalia zaintzeaz gain, bestelakoetan ibili ahal izango dira.
Speicher (Suitza)
Ongi lagunduta doaz neska gazteak. Behi ederra daramate aldamenean. Bidai luzea bukatzeko desiratzen egongo da. Ikuilura heldu, belar fresko puxka bat jan eta txoko lasai batean esertzeko gogoarekin egongo da.
Speicher (Suitza)
Trafikoa zaintzearen ardura hartu du tipoak. Nahi gabe protagonista bihurtu da, errepidearen erdian bakarrik egotea suertatu zaionetik. Inguruan jendetza bildu da, ikuskizuna bizitzeko gogoz eta animo biziz elkarrekin hitzegiten. Bera, berriz, ixilik eta konzentrazio osoa ari den lanean jarrita dirau.
Speicher (Suitza)
Emakumeak erabiltzen du lekuetara joateko modu garbia eta osasungarria. Behar denean oinez joaten da. Eguraldia hoberena ez bada ere, ez dio muxin egiten bere aukerazko ibilgailuari.
Speicher (Suitza)
Kaixo txikito. Ongi zoaz zure gurditxoan. Aitatxok ongi eramaten zaitu.
Speicher (Suitza)
Behiak kalejiran joatea gustuko izango al dute? Ez dirudi beraien ohiko lekua: asfaltua, jendea barra-barra, … Hala ere urtero bertan parte hartzera behartuak daude. Uda garaia bukatu eta herrietara bueltan doazenean, hain zuzen.
Speicher (Suitza)
Zaingorriok uda luzea dute bere bizkar gainean eta neguko atsedena behar dute indarberritzeko.
Speicher (Suitza)
Behia menditik behera jeitsi behar eta herrian kalejira bota. Hau da hau piura. Goi larreetan egongo zen gustoren animalia.
Speicher (Suitza)
Hiru tipo hauek berezkoa dute baserritar itxura. Arropa eleganteak jantzita ere, nabari zaizkie aurpegi zorrotzetan eta begiradetan abeltzainen eta irekian bizi direnen moduak.
St. Gallen (Suitza)
Enbor luzeak eta sendoak hazten dira bata bestearen ondoan, bata bestearen atzean.
St. Gallen (Suitza)
Argia tarteka baino ez da heltzen basoaren hondoraino. Hor azpiko belar eta sastrakek bizitza gogorra dute.
St. Gallen (Suitza)
Arbola gazteak eta zaharrak bizi dira batera baso zaharreetan. Adineko zuhaitz handi batek utzitako zuloa txikiek hartzen dute. Horretarako lehia bizian ibili behar dira, zeinek argi gehiago hartuko duen. Arbolen bizitza ez da beti erraza eta pausatua.
St. Gallen (Suitza)
Basoak uda berantiarreko eguzki errainuak xurgatu eta iragazten ditu. Egun eguzkitsuenean ere argi eta ilunetan egoten da barrenaldea.
Gossau (Suitza)
Muskerraren azala gogorra eta garratza da. Ezkatek ematen diote behar duen babesa eta landareen hostoen artean ezkutatzeko aukera eman ere.
Gossau (Suitza)
Untxitxoak txoko eta bazterrak nahiago ditu, bertan begiradetatik ihes egiten bait du. Inork ez du bere lasaitasuna apurtuko.
Gossau (Suitza)
Musker berde distiratsua zuhaitzen hostoen artean ezkutatzen saiatzen da, baina bere xarmak eta distirak salatzen du.
Dortoka pareak leku lasaia bilatu dute. Baina zoo batetan ez dago ezkutatzerik. Animaliek ezin dituzte bisitarien begiradak ekidin.