Ura pil-pilean (Boiling water)

Müstair (Suitza)

Ura pil-pilean dago. Aparra eta zurrunbiloz beterik ageri da ur-gainazala. Hondoko erliebeak maila naturalak sortzen ditu eta ura saltoka doa malda leunan behera.

Ur ondoko belarrak (Grasses near the water)

Müstair (Suitza)

Erreka ondoko landareek eta belarrek ur ugaria baliatzen dute asko eta sendo hazteko. Zipriztinek ere ur tanta freskagarriak ekartzen dituzte uraren ingurura.

Zurrunbiloak eta aparrak (Whirpools and foam)

Müstair (Suitza)

Harriaren inguruan urak zurrunbiloa sortzen du bere abiadura ezin geldituagatik. Uraren urdin iluna apar zuri bihurtzen da. Saltoka eta zipriztinka jartzen da likido miragarria.

Lorea protagonista (Flower as protagonist)

Müstair (Suitza)

Hurbileko irudia eginda protagonista zoragarri batentzat. Atzealde ilun eta lauso baten aurrean kokatuta egonda, lorearen detaileetara joaten da gure arreta.

Lurrezko bidexka (Soil trail)

Müstair (Suitza)

Bidexkan lurra gastatu da eta harriak agerian agertzen ari dira. Harri koskor borobildu erdi lurperatuak ageri dira belar alfonbraren zuloetan.

Erreka olatua (Brook wave)

Müstair (Suitza)

Harriak eta ura elkarrekin talka egiten duten lekuan sortzen dira zurrunbiloa eta olatua. Urak etengabe jotzen du harria, pixkanaka higatuz eta forma emanez. Ertzak leundu egiten ditu eta hondoa goxatu.

Egur metatua (Piled wood)

Müstair (Suitza)

Enbor ugair pilatu dira ibaiaren bazter batean. Udaberriko ur kolpeak neguko elurra ekartzen du beheko haranetara, baina ur uholde horrek aurretik darama bidean aurkitzen duen edozer. Harriak ere mugiarazten ditu.

Enborrak oztopo ibaian (Trunks as river obstacles)

Müstair (Suitza)

Ura azkar doa ibaian behera, baina sedimentatutako harriek eta enborrek oztopo egiten diote. Hala ere, bere betiko bideari jarraitzen dio. Fidel. Naturaren legeei jarraiki. Ez diezaiola egiteari utzi. Bestela jai daukagu.

Lore urdin eta apaina (Elegant blue flower)

Müstair (Suitza)

Lore urdin-morea, petalo mardul eta apainduna. Udako beroa eta egun luzeetan indarrez loratzen da landarea intsektuak erakartzeko eta haziak ernaltzeko.

Lore urdin eta luzanga (Long and blue flowers)

Müstair (Suitza)

Landare luzanga, lore urdin-urdinak. Larre biren arteko zuhaitz hesietan naturak bere mirari txikiak egiten ditu. Ez dago leku handirik baina indarrez ekiten dio bere erreinua berreraikitzeari, gizakiak aspaldi kendutako lekua berreskuratzeari.

Fruitu txiki gorriak (Small and red fruits)

Müstair (Suitza)

Fruitu txiki hauek txorinoentzat jateko garrantzitsuak dira. Tripa erraz betetzen dute berau ugari den garaietan. Negurako prestaketa hasteko ez da bide txarra.

Elur printzak harrokatzarrean (Snow pieces in the stone giant)

Müstair (Suitza)

Uda da baina gailur altuenek elur printzak mantentzen dituzte. Ez da hau edonolako lekua. Mendiko haran bat, mila metrotik gora kokatuta, mendi erraldoiez inguratua eta aspaldiko ohitura eta hizkuntzari lotuta dirauena.

Lotarako garaia (Time for sleep)

Müstair (Suitza)

Eraikuntzen soslaiak apenas ikusten dira nagusitzen ari den iluntasunean. Mendi haranak lotarako garaia du laster.

Basoaren profila (Profile of a forest)

Müstair (Suitza)

Izan da udako egun argitsu eta epela, baina orain zerutik datoz azken eguzki printzak. Mendi magaletako pinudia dagoeneko iluntasunean murgilduta dago. Beraien profila ortziaren kontrara ederki nabaritzen dira.

Arratseko itzalak (Sunset shadows)

Müstair (Suitza)

Arratseko garaia da eta itzalak argiak baino gehiago ikusten dira. Zeruko urdina da galduko den azken kolorea. Bestetik, itzalen beltza nagusi da eta, tartean, apenas nabari dira herri baten formak.

Buztinezko irudiak (Clay figures)

Müstair (Suitza)

Buztinezko irudiak prest daude. Gameluak, artzainak, basamortuko jendea. Gabonetarako irudi erlijiosoak laster egongo dira salgai. Presta ezazue jaiotzarako lekua. Izan ere, udak hoberena emana dago.

Mendia ilunean murgiltzen (Mountain going dark)

Müstair (Suitza)

Ilun dago dagoeneko. Gailurrak ere itzaletan murgiltzeko zorian daude. Magalak itxura iluna eta detailerik gabekoak bihurtu dira. Arrats oro gertatzen den errituala berriro heldu da.

Gautzen ari den harana (Darkening valley)

Müstair (Suitza)

Eguzkia atseden hartzeko bidean dago. Urruneko gailurrak baino ez ditu berotzen. Harana, berriz, gauerako prestatzen hasia da.

Argitan eta itzalean (Light and shadow)

Müstair (Suitza)

Eguerdia pasata da eta eguzkiak gogor jotzen du. Alde bat eguzkiak argitzen du, bestea itzalean dirau. Udak handitzen ditu kontrasteak.

Hilerria eta herria (Cementery and town)

Müstair (Suitza)

Hilerria eta herria, herria eta hilerria. Biak elkarrekin daude baina bereizirik izaten dira. Bizirik dirautenek ez dute nahi hil zaizkien horiekin elkarreman estuegirik eduki nahi, beste aukerarik gelditzen ez zaien arte, behintzat.