Appenzell (Suitza)
Gurutze itxurako bi makil habe luzearekin loturik. Horrela osatzen da zurezko hezur estilosoa.
Eguneko argazki bat
Appenzell (Suitza)
Gurutze itxurako bi makil habe luzearekin loturik. Horrela osatzen da zurezko hezur estilosoa.
Appenzell (Suitza)
Sokak egiten ziren hemen garai batean. Sokaren segida eten da orain dela dexente denbora. Ordutik hasi da gutxika gainbeheran joaten. Zurezko paretek galdu dute kolorea iada.
Appenzell (Suitza)
Hesiak etxerako sarrera ixteko egina dago, baina, etxea hutsik dagoelarik, bere bakardadea zaintzen amaitu du.
Appenzell (Suitza)
Hesiaren zirrikitutik ikusten da etxearen detailea, leiho baxu eta erdi ezkutuaren detailea. Metalezko itxiturak zaintzen du kaleko etorriko diren ezustekoengandik. Hala ere, belar altu, basati hazitakoa, izan liteke bere babes hoberena.
Appenzell (Suitza)
Kortinek bere lekuan jarraitzen dute. Leihoaren atzean lanpetutako jende ugari ibiliko zen. Gaur egun, lasaitasuna da nagusi bere inguruan.
Appenzell (Suitza)
Zoruaren mailara egondako leiho txikiak zer gordeko du? Soto bat izango da? Gordeko al dira hor lanabesak? Beharbada sukaldea egongo da eta bere gainean etxeko egongela. Orain hura eraikuntzaren beste gelak bezain hutsak eta erabili gabe dago.
Appenzell (Suitza)
Etxe zahar bat zegoen mendi bide baten parean. Zalantzarik ez hutsik zegoela. Lorategia sasiz beterik zituen eta pareten margoa urratuta.
Appenzell (Suitza)
Bidegurutzea bi motatakoa izan daiteke. Ikurrak dituenak bidea markatzeko eta bakoitzari bere bidea aukeratzen libre uzten dioten horietakoak. Azken hauek dira benetako bidegurutzeak bakoitzaren bidean baina gutxitan uzten diogu gure buruari aske aukeratzen. Ez da ala?
Wasserauen (Suitza)
Ur laster txikia harri artean doa aldapan behera. Eguzkiak ur gain apurtuan isladatzen da. Belarra erreka ertzean gogotik hazten da, ura faltan ez zaionagatik.
Wasserauen (Suitza)
Erreka xumeak haranak biltzen duen ura jaso eta aldapan behera garraiatzen du. Harriz jositako ur bidea inguruko belardien artetik jeisten da. Likido preziatuak emeki egiten du bere bidea uhin txikien artean.
Wasserauen (Suitza)
Harri koxkorrek alfonbra osatu dute ibai ohean. Ura saltoka ibiltzen da beraien gainetik, atzean arrasto iraungaitza utziz uhin leunen itxuran.
Wasserauen (Suitza)
Harri handiek eta harri koxkorrek osatzen dute errekaren ohea. Pixkanaka harriak bultzatzen ditu mendian behera. Beraien artean bilatzen du bere bidea ere. Urak paisaia transformatzeko indarra dauka.
Wasserauen (Suitza)
Harriak urak ekarriak heldu dira honera. Harriek uraren bidea baldintzatzen dute. Harria eta ura. Ura eta harria. Errekan biek bat egiten dute.
Wasserauen (Suitza)
Detailean begiratu eta begiratu egin daiteke urari. Inoiz ez da amaituko detaile berrien aurkikuntza. Inoiz ez dio utziko mirari txikiak agertzeari.
Wasserauen (Suitza)
Ura jeisten da arin errekaren ubidetik. Uhin txikiak eta lasterrak marrazten ditu. Lausoa eta biguna ematen du sarri, baina zorrotza eta gogorra ere izaten da.
Wasserauen (Suitza)
Bete dute sabela ondo eta orain tarte bat hartu behar dute hark ongi lan egin dezan. Gure siestaren parekoa hartzen ariko dira.
Wasserauen (Suitza)
Behiek leku erosoa aurkitu dute atseden hartzeko. Bata bestearen parean, jandakoa sabelean ondo pausatzen edo azala zaintzen ematen dute.
Wasserauen (Suitza)
Behi talde honek atsedena hartzeko garaia du. Goxo ibiliko dira animaliok haranean bazkatzen. Leku lasaia, belar freskoa eta udako beroaz arduratu ez behar. Hori bai dela bizitza erraza eta ona izatea.
Etxolak zer gordeko du? Mendiko bailara honetan zertarako behar da etxola txiki bat? Artzainen borda izateko txikiegia eta bailararen gunetik urrun. Bidearen ondoan egonda, izango al da garajea? Batek daki. Nola jakin?
Wasserauen (Suitza)
Ebaki zuhaixka eta enbor puxka bat gelditu da lekuko gisa. Belardiko azala urratua gelditu da abereen mesedean. Bazka errazago eta gehiago aurki dezaten eginda dagoela ematen bait du.