St. Gallen (Suitza)
Egun egokia zen paseatzera irtetzeko. Udako eguzkiak gogor jotzen zuen, tenperatura epela, festa eguna. Denak laguntzen zuen eta gogoz aprobetxatu egin genuen.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Egun egokia zen paseatzera irtetzeko. Udako eguzkiak gogor jotzen zuen, tenperatura epela, festa eguna. Denak laguntzen zuen eta gogoz aprobetxatu egin genuen.
St. Gallen (Suitza)
Aldapa leun jeisten doa urruneko lakura heldu arte. Belardiak dira nagusi. Tartean etxalde gutxi batzuk ere ikusten dira eta txiki-txikian herrixka bat, ur ondoko herrixka. Horrelakoa da Alpeetako mendi xerren bukaera Suitzako ekialdean.
Appenzell (Suitza)
Egurrezko itxidurarekin apaindua, lekuko itxura tradizional ederrean, eta diseinu dotoreaz egina dago etxea. Txikia izan eta lekuz kanpo dagoela ematen du baina, bere izaerak apartekoa bihurtzen du. Bere lekua harro aldarrikatzen du, inguruko eraikuntzak berriagoak eta handiagoak badira ere.
Appenzell (Suitza)
Kale estua ikusten da leiho zabalan zehar. Etxe batzuek herrexkan zelaien alboan ageri dira, herri baten kanpokaldean bait gaude. Urrunean inguratzen gaituzten mendi xerrak ere ikus daitezke. Koadroa ematen du, leihoaren egiturak sortutako koadroa.
Appenzell (Suitza)
Altzairu beltz sendo eta noblean zizelkatutako gurpilak lan mordo bat egina izango da. Gurpil horrek etengabe bueltaka aritutakoa izango da. Orain, baina, atsedena eman diote eta museoaren txoko batetik ikusten ditu jendearen joan-etorriak, lekuaren erabilera berriak zeharo harrituta beharbada.
Appenzell (Suitza)
Eskilarak porlanez eginak, harri artifizialean zizelkatuak, sendoak, iraunkorrak. Eraikuntzaren egiturari atxikitzen dira. Hura osatzen dute.
Appenzell (Suitza)
Bi ate eta bi gela beraien atzean. Lekua argitsua, lasaia, iradokitzailea da. Bileretarako gelak izan, erakusketa gelak izan edo hitzaldiak leku egokia da museo barneko txoko hau.
Appenzell (Suitza)
Mendi loreak aukeratu dituzte apaingarri modura. Loreak txikiak eta sinpleak dira, baina ederrak aldiberean. Kristalezko lorontzi txikiek fresko mantentzen dituzte.
Appenzell (Suitza)
Mahai luzea bazkaria hartzeko eta aulki erosoak ipurdia ongi deskantsatzeko. Museora bisita interesgarria amaitutakoan, badago atsedena hartzeko txoko egokia ere.
Appenzell (Suitza)
Adreilua dago nonahi eraikuntza honetan. Garai bateko hemen egiten ziren lanen oroigarri edo.
Appenzell (Suitza)
Eserleku bigun hauek bertan atseden bat hartzeko eskatzen dute. Larru xamur horren gainean primeran errekuperatzen da bat neketik. Astia har daiteke eta ingurua dastatu, museo honen txoko bakoitzak interes puntu bat bait dauka.
Appenzell (Suitza)
Adreilu lantegia izandako eraikuntza hau zoragarria da. Adreilua tximinian eta lurrean erabili da beroa hobe jasan dezan. Zurezko egitura batek osatzen du ola zaharra. Kolore gorria nonahi ageri da lekuari nortasuna emanez. Zementuzko elementu berriek lekuaren izaera indartzen dute. Museo garaikidearen itxura ematen diote.
Appenzell (Suitza)
Belarra ebaki eta lehortzen utzi animalientzako bazka prestatzeko. Janari freskoa faltan dagoenean sabela betetzen eman ahal izateko behar-beharrezkoa da.
Appenzell (Suitza)
Lurrezko bidexka estu eta zuria aldapan gora eta behera egiteko.
Paseoa eman nahi dutenentzat pasabide erosoa.
Belardia zeharkatzeko eta sastrakak saihesteko moduan diseinatua.
Appenzell (Suitza)
Udako egun eguzkitsu baten erdian itzal gutxi batzuk baino ez dira ikusten. Belardia bidexka batek igarotzen du, bidezidor sigi-sagatsuak. Aldeetara sastrakak eta arbola bakan batzuk baino ez ditu uzten.
Appenzell (Suitza)
Bezeroek terrazan aterpea bilatzen dute eguneko sargoriatik. Kartetan jokatzea dela edo egunkaria irakurtzea dela, denak balio du denbora pasatzeko errefreskagarri bat edaten den bitartean.
Appenzell (Suitza)
Larre berdeak mendietan gora hedatzen dira. Tarteka baso koskorrak ere ikusten dira. Gehiena, baina, belardiak dira eta uda partean fresko eta berde diraute.
Wildhaus (Suitza)
Inguruko mendiak eta basoak argiz hutsik daudela ematen dute zeruko urdin ilun oskarbiaren ondoan. Hala ere, hodei zuriek, aireko mendi bidaiariek, jaso eta igortzen dute eguzkitik argi gehien.
Wildhaus (Suitza)
Zelaietan ez dira soilik belarra eta loreak aurkitzen. Behiak, zaldiak eta bestelako belarjaleak ere inguruan ibiltzen dira. Jan eta jan egiten dute zelai zabal hauetan eta atzean bestelako gaiak uzten dituzte. Ez dira politak, baina bai erabigalrriak, lurra ontzeko.
Wildhaus (Suitza)
Argi kontrara zuhaitz guztiak ilunak eta hotzak dira. Lurretik enborra zuzen altzatzen denean eta abarrek aldeetara armonia osoan erortzean, basoetako jaun guztiek ez dutela alde egin datorkit burura.