Flims (Suitza)
Uda bete-betean eguzkiak gogor jotzen du. Uraren freskotasunak laguntzen du bero sapa eramaten.
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Uda bete-betean eguzkiak gogor jotzen du. Uraren freskotasunak laguntzen du bero sapa eramaten.
Flims (Suitza)
Txakurrak freskatzea nahi du. Hankak uretan sartu eta egon, gorputza freskatu bitartean irauten du errekasto barruan. Izan ere, txakurrek ezin dute izerdirik egin. Honen helburua gorputza hoztea denez, ura edanez eta hanketako solak hozten jeisten du barne-tenperatura.
Flims (Suitza)
Ubidean zehar jeisten da ura zigi-zaga emeki.
Flims (Suitza)
Eguna eguzkitsu eta bero esnatu da eta itzala bilatzea eskatzen du.
Flims (Suitza)
Harrizko mendi gaina lanbro artean ezkutatuta dago udako arratsalde euritsu batean.
Flims (Suitza)
Inguruko mendiak, harana inguratzen duten harrizko erraldoiak, lanbroaren atzeaan ezkutatzen dira. Ekaitza bukatu eta baretasuna etorri da. Laster, gaua ere etorriko da.
Flims (Suitza)
Suaren mugimendua magikoa da. Begiak betetzen ditu bere edertasunarekin. Izaki dardarti txiki bat garren artean dantzan ari dela iruditu zait.
Flims (Suitza)
Pareta zuri, handi eta garratzek mugatzen dute kubo eder bat. Leihoak, ia erabat geometrikoak, zulatzen dute kuboa eta loreek bizitasuna eta kolorea ematen diete.
Flims (Suitza)
Inurriak kontrabaxoa jotzen badu, jazza egiteko izango al da?
Flims (Suitza)
Udako egun luzea bukatzear dago. Arratsak ekarri du lasaitasuna, ekaitz ondoko lasaitasuna bada ere.
Flims (Suitza)
Arratsalde honetan euri zaparrada mardula bota du. Eguneko sargoria, uda sargoria, hezetasuna lapurtu die zelaiei eta basoei, baina hodeiek ezin izan dute dena jaso eta gorde. Orain bueltan dator bortizki.
Flims (Suitza)
Arratsaldeko sargoria euri zaparrada bihurtu da. Ura non-nahi dago. Tarte batean bideak erreka bihurtu ditu eta teilatuak ur-jauzi.
Flims (Suitza)
Udako arratsaldea dramatikoa suertatu da zeruaren iturria oparo isurtzen hasi denetik. Ura non-nahi ageri da orruka eta basati.
Flims (Suitza)
Zerutik eroritakao tanta lodiak dira. Teilatu gaina jo, jauzi egin eta berriro lurrerako bideari ekiten diote.
Flims (Suitza)
Euria barra-barra aritzen dela nabarmen da. Teilatuan behera jauzika erortzen da ur emari oparoa, ibai arroa bailitzan bezala.
Flims (Suitza)
Euri jasa handia ezezik erraldoia ere bada. Udako ekaitzek ekartzen dituzte horrelakoak. Izan ere eguratsa ur lurrinarekin kargatzen da eta lehenago baino geroago era bortitzean askatzera jotzen du.
Flims (Suitza)
Ekaitza heldu eta eguna gautu da. Arratsaldea gaztea bada ere, etxeetan argiak piztu dituzte eta inguruko basoak itzalpean eta lanbro artean ezkutaturik agertzen dira.
Flims (Suitza)
Udako sargoriak euria ekarri ohi du beroarekin batera. Euria barra-barra hasi da eta inguruko mendiak lausotutak geratu dira ur pantaila atzean.
Flims (Suitza)
Nabari da airean uda ekaitz giroa dago mendialdean. Giroa sargori eta heze dago eta hodeiek euria dakarte. Azkar helduko da, amorru biziz botako du bere jarioa eta berriz joango da.
St. Gallen (Suitza)
Txiribita multzoak koloreak harro erakusten ditu. Udak emandako indarra ondo probestu dute indartsu hazteko.