Gais (Suitza)
Trenbide ondoan hazi da baserriko herria. Trenak aurrera eta atzera doazen bitartean, biztanleak bere etxeetan jan, lo eta egoten dira.
Eguneko argazki bat
Gais (Suitza)
Trenbide ondoan hazi da baserriko herria. Trenak aurrera eta atzera doazen bitartean, biztanleak bere etxeetan jan, lo eta egoten dira.
Appenzell (Suitza)
Etxeak, larreak, zeru urdina ikusten dira treneko lehiotik. Bat joan eta beste bat etorri izaten da. Etengabe, bidaia hasieratik amaitu arte.
Appenzell (Suitza)
Jolastu ere egin daiteke tren bidaian.
Appenzell (Suitza)
Uda garaia da eta belarra ebaki eta jaso egin behar da. Neguan erabiliko da abereek jateko izan dezaten.
Appenzell (Suitza)
Etxerako bidean trena hartzean, eseri eta leihotik begira egotea da ohikoena. Paisaia nola abiada betean igarotzen den ikusiz betetzen da denbora. Beti leku eta gauza berriei so egon, etorri diren bezain azkar desagertzen diren arte.
Appenzell (Suitza)
Jende arrunta, esku arruntekin eta arropa arruntekin, dabiltza kalean barrena. Bakoitzak bere jomuga eta ibilkera du. Denak elkarren ondoan doaz.
Appenzell (Suitza)
Atseden pixkat bat hartzeko jarri gara itzalean. Gure txokotik jendea hara eta hona joaten ikusten jarri gara. Pertsona bakoitza bere arazoekin, bere gogoekin doa isilean.
Appenzell (Suitza)
Abesbatza bat ikusi berri dugu. Ahots zoragarriak entzun ditugu. Orain bueltako bidean goaz. Gaurkoz nahikoa ikusi eta egin dugu. Gizon eta emakumeok eroso egongo al dira bere soineko eta arropa marduletan? Galdegiten diot nere buruari.
Appenzell (Suitza)
Zain gaude noiz hasiko den ikuskizuna. Denok gaude desiraz adi. Zer eskainiko digute? Galdetzen diogu gure buruari.
Appenzell (Suitza)
Jendea zain dago. Kontzertu bat hasi behar da laster.
Appenzell (Suitza)
Musika instrumentua eskuetan eta purua ahoan jotzen du soinua. Eguzkitarako txanoa eta betaurrekoak jantzi eta prest dago egun luze baterako. Musikaz blai egoteko eta egiteko.
Appenzell (Suitza)
Kantuan ari dira dibertitzen. Beraien ahotsekin jolasten dira. Lagunekin bat egin, denak pertsona bakarra balira bezala elkarrekin ozen abesten.
Appenzell (Suitza)
Jendea bildu da ospakizunerako. Kantu txapelketa batek jendea erakarri du. Bero handia egiten du baina ez da nahikoa ikusleok kikiltzeko.
Pfäfers (Suitza)
Erortzen ari diren ur tanta finek kobazuloaren iluntasunera ekartzen dute argi pixka bat.
Pfäfers (Suitza)
Ur zipristinak erortzen dira sabaiatik. Harri barneko errekaa da hau. Bere bidearen azken urratsera heldu arroila hondoko errekara heldu bitartean.
Pfäfers (Suitza)
Irekigune estu bat, arrakala bat, ikusi dut. Dena ilun zegoen bere inguruan, baina bertatik argia eta bizitasuna sartzen zen.
Pfäfers (Suitza)
Ura bizi jeisten da arroilan behera. Lehen haitzuloan barrena igaro behar da. Haitzaren bihotzan zehar kantari eta saltoka dabil.
Pfäfers (Suitza)
Aztarnak, arrakalak, zuloak.
Pfäfers (Suitza)
Haitzuloaren zimurrak nabari dira. Milurteetan zehar urak sortutako formak haitzuloaren iluntasunean argi ikusten dira.
Pfäfers (Suitza)
Arroka barnean haitzulo bat dago. Uraren jario etengabeak sortutakoa da eta nabari du hormen geruza leunduetan. MIlurteetan zehar ilunpean egindako lan ezkutua da eta hura ikustean lilurak betetzen gaitu.