Höher Kasten (Suitza)
Harkaitz soileko ingurune ilun eta bakarti batean egotearen itxura hartzen dut. Halako batean esnatu eta urruneko planeta arrokatsu batera bidaia izanaren sentsazioa daukat.
Eguneko argazki bat
Höher Kasten (Suitza)
Belar gainean eserita eroso eta gustora dago irudiko taldea. Mendi eta lainoak ikusten luze egon daitezke. Bitartean mokau bat hartzen hasi dira. Momentu horretan hurbildu zaizkie bele talde bat jateko eske. Urrunera heltzen dira animaliok jateko erraza lortzeko.
Höher Kasten (Suitza)
Mendia guztiontzat da. Asto batentzat ere. Bestelako diskusioa da bere borondate hutsez igo den. Gustorago ez al da ibiliko belardi eta basoetan zehar, belar freskoa jaten duen bitartean.
Höher Kasten (Suitza)
Behe hodeiak haranetan pilatzen dira aire hotzari jarraiki. Mendi gainak berriz eguzki argitan distiratusu ageri dira. Laino artetik agertutako gailurrak dira edo itsasoak inguratutako kostaldeko labarrak?
Höher Kasten (Suitza)
Haranak hodei trinkoen itzalpean daude eta gailurrak baino ez dira ikusten. Lanbroak dena estaltzen du.
Höher Kasten (Suitza)
Hodeiek lautadak estaltzen dituzte. Zerumugaraino hedatzen dira eta behe aldeko baserria eta goialdeko mendialdea banatzen dituzte. Alfonbra zuri bigun batek banatzen ditu.
Speicher (Suitza)
Simetria eta sinpletasuna ere edertasuna dira. Ez da gehiago behar zentzumenei gozararazteko.
Speicher (Suitza)
Trenbidea igaro trena ailegatu baino lehen, behi eder hori. Ttipi-ttapa zatoz mendi larreetatik beheko herriraino. Gogoa edukiko duzu zure bidea bukatzeko. Eskerrak laster ikuilura helduko zarela. Hartu ezazu aatseden on bat.