Zipriztin geruza fina jauzi egiten da pixkanaka malda bortitzan behera. Lurra gogor jotzen du bere txikitasun indartsuarekin. Harri sendoa gutxika higatzen du, likido itxura gabearen tankerako itxura hartu arte.
Ura barra-barra erortzen da mendien gailurretatik. Elur eta izotza ez da faltako likidoa datorren lekuan. Udaberri edo udako beroa nabaritu eta saltoka eta zipriztinka hasten da. Jolasti hasten da aldapan behera jeisten.
Alfonbra berde leuna eta samurra dirudi zelai honek. Inguratzen duten mendien itxura basati eta indartsuaren aldean, belardiak bigun ematen dute, erraldoiez inguratutako ipotxak.
Ureztatzeko sistema berezia darabilte bailara honetan. Ureztatze sistema auzolanean mantentzen da eta herritar guztiak baliatzen dute lurrak blaitzeko.
Adar erori batek bukatu du bere bidea ibaiertz honetan. Behintzat, momentuz hortxe geratu da. Hurrengo ur oldarraldi batek ubidean behera bidali dezake.
Erreka txiki hau harri pusken artean aurkitzen du bere bidea. Likidoaren indarrak egindako bideari eta eragindako higadurari esker isolatu ditu harri borobilduak.
Irudi hau lausoa baina bizitzaz betea da. Basa marrubi ederrak eskegitak daude landare oparoatik. Atzekalde argi batek kontraste zoragarria ematen dio aurreko izaki txikiei.
Marrubi basatiak goxoenak izan daitezke ongi helduak daudenean. Kolore gorri bizia hartzen dutenean basoko perlak bihurtzen dira, perretxikoen baimenarekin.
Leihoa lorez ondo apaindua dago. Uda erdian itxura ederra hartu du. Krabelin gorriek alaitasuna eta argia ekartzen dute etxera. Hormaren kolorea eta bere apaindurekin ondo jotzen du. Ederki jarritako apaindura da hau.
Lekuaren xarmak harrapatuta ari da emakumea argazkietan gordetzen bere inpresioak. Uda opor gogoangarriak ez ahazteko ahalegina al da? Edo momentuko zirrarak sortutako konpulsio hutsa?
Kaleari begira dago gizona. Hurrengoa autoa noiz etorriko den zain edo. Uda partean trafiko kopurua erruz handitzen da eta xelebrekeriak ikusten dira errepideari begira egonez gero. Neguko egun geldoak eta asperra konpentsatzeko gogo biziak ekartzen du hau.
Bitxilore polit eta hauskor bat aurkitu nuen bidean. Alde batera okertua eta lurrerantz konkortua zegoen. Zutoin finetik eskegitako petalo eta lore muinak zelai orotan ageri dira. Bere soiltasuna eta edertasuna irudikatu nahi izan nuen.