Müstair (Suitza)
Gurutze bat, bi gurutze, hiru gurutze. Metalezkoak denak eta ederrak itxuraz. Triptikoa osatzen dute. Familia baten historia gordeko dute. Aintzina batean izandako gertakari eta pertsonen oroitarri zoragarria bihurtu dira.
Eguneko argazki bat
Müstair (Suitza)
Gurutze bat, bi gurutze, hiru gurutze. Metalezkoak denak eta ederrak itxuraz. Triptikoa osatzen dute. Familia baten historia gordeko dute. Aintzina batean izandako gertakari eta pertsonen oroitarri zoragarria bihurtu dira.
Müstair (Suitza)
Eserleku honetatik mundua ederragoa ematen du. Gora begira eta mendi tontorrak ikusten dira. Alde batean, baso zaharra hazten da. Bestean, berriz, harrizko pareta sendoak ageri dira. Jendetzarik ez dago. Naturaren morroitzan bizi eta igarotzen dira hemendik pertsonak.
Müstair (Suitza)
Leihoan zehar begirada galtzen da. Inguruko mendietan ibiltzen da maldak neurtuz, zuhaitzak behatuz eta beheko harana kontenplatuz.
Müstair (Suitza)
Hilerria eta eliza, batera egotera kondenatuak daude. Edo horretarako zuzenki sortuak izandakoak, beharbada. Aintzinatik dator ohitura hau eta erabat daukagu barneratuta.
Müstair (Suitza)
Eliza xumea izango da baina eraikita izan zenetik pasa den denborak ematen dio handitasuna. Kolore zuri garbiaz margotutakoa, urrunetik ageri da distiratsuki.
Müstair (Suitza)
Eliza txiki batek zer funtzio dauka, ondoan monastegi bat duen kasuan? Kapera intimoa bezala erabiliko al da, bakoitzaren pekatuak eta beharrak ahopeka konfesatzeko?
Müstair (Suitza)
Inguru hauetako harrizko erraldoiek burugaina zurituta izaten dute urte osoan zehar. Lepotik behera baso itxietako zuhaitzez josten dituzte soinekoak. Burutik gora zerua dago soilik, hodeiez eta haize amaitezinez betea.
Müstair (Suitza)
Haran zabala, bere garaian glaziarrek zizelkatutakoa, gailur zuriz inguratutakoa. Mendialdean hazitako herri honek leku paregabean dago kokatuta.
Müstair (Suitza)
Monastegi zahar batek aintzinako bizi ohiturei eta legeei hurbiltzen gaitu. Harriek tinko iraun diote denboraren higadurari. Atsedenik ez dago hartzerik. Etengabe moldatu beharra dago. Irautearen borrokan posible al da norberaren izakerari eustea?
Müstair (Suitza)
Errepide bat konponketetan. Herri zaharra bide berri batek zeharkatutakoa. Beti aurrera doa mundua eta pasatakoak ez du denboraren errota gehiago mugituko.
Müstair (Suitza)
Mendiek inguratzen dute herria ia erabat. Apenas pasagune bat gelditzen da. Historian zehar maiz erabili izan den pasabidea da. Alpeetako gailurrak gora eta behera egiteko eta atzean uzteko bide erraza zelakoan.
St. Gallen (Suitza)
Sustraiak eta enborra elkartzen diren puntua. Lur azpia ukitzen duen lekua. Belar eta sastrakak hazten diren txokoa. Zuhaitzaren bizitasuna konzentratzen den gunea hor dago.
St. Gallen (Suitza)
Goroldioek eta likenek estaltzen dute arbolaren azala hein handi batean. Hurbiletik begiratuz gero, tolesdura amaigabeak ere ikusten dira. Bizitakoaren aztarnak gordetzen dituen azala da.
St. Gallen (Suitza)
Izanak markak utzitakoa da perretxiko honen gainean. Dagoeneko denboraren zama nabari du. Esporak banatu eta atseden hartzeko beharra sentituko du. Lana ondo bukatzearen gogoa.
St. Gallen (Suitza)
Euri urak gainazal apurtuari islada eta kolore sakona ematen dio. Perretxikoaren kapelak haragi gozoa gordetzen du. Hainbat intsektuk gustura ematen diote horzkada. Harrezkero, zulatua gelditzen da.
St. Gallen (Suitza)
Talde txikitan agertzen dira perretxikoak. Fruituak direnetik urtean behin sortzen dira baina urte osoan zehar banatzen dituzte beraien agerraldiak.
St. Gallen (Suitza)
Azala ximurtua dauka perretxikoak. Argiak kapelan itzalak sortzen ditu. Garrastasunetan itsatsia gelditzen da.
Neguan ezik, urte osoan zehar aurki daitezke basoaren fruitu hauek. Ez dira gozoak, baina jateko erabat gustagarriak bai. Arbolaren itzalean batzutan, sasi eta belar artean bestetan. Babesean sortzen dira, bere altxor preziatua, onddoaren haziak, babestera bidean.
St. Gallen (Suitza)
Arbolaren itzalean babesa aurkitu dute bi perretxikook. Belar artean ateratzen dute burua, haziak zabaltzen duen lana zintzo betetzeko.
Appenzell (Suitza)
Leiho lerro honek zer argiztatuko du? Egongela luze bat izango da. Zurezko mahai biribila eta zabala barnean. Zurezko aulki sendoak inguruan. Gelako zorua zurezkoa izango da, baina berogailua keramikazko adreiluz egina egongo ei da.