St. Gallen (Suitza)
Perretxikoaren kapela ez da sortu berria. Urratutako eta zahartutako ertzak baditu. Kolorea ere aldatzen ari zaio. Hurren, deskonposatu eta inguruko belarrarekin nahastea tokatuko zaio. Animali batek jaten ez badu behintzat.
Eguneko argazki bat
Appenzell (Suitza)
Egurrezko itxidurarekin apaindua, lekuko itxura tradizional ederrean, eta diseinu dotoreaz egina dago etxea. Txikia izan eta lekuz kanpo dagoela ematen du baina, bere izaerak apartekoa bihurtzen du. Bere lekua harro aldarrikatzen du, inguruko eraikuntzak berriagoak eta handiagoak badira ere.
Appenzell (Suitza)
Larre berdeak mendietan gora hedatzen dira. Tarteka baso koskorrak ere ikusten dira. Gehiena, baina, belardiak dira eta uda partean fresko eta berde diraute.
Wildhaus (Suitza)
Arbola suak akabatuko zuen? Belztuta dagoela ematen du. Kiskali ondoren inguruko landareek bizitza bueltan ekartzen lana izango zuten, baina bizidun berriek ez diote izkin egin biztanle zaharrari. Oparoa da inguruan hazi den landaretza. Lore txiki horiak edo moreak, belar berdea, asunak metatu dira enbor zaharraren inguruan.