Wildhaus (Suitza)
Barrenak janda dituzte eta azala aspaldi erorita dute. Hala ere, tente diraute enborrek, zeharo galduta badute ere beraien bizitasuna. Pixkanaka inguruko belar eta zuhaizkekin berditzen ari dira.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Etxean geratzeko garaia dugu. Birus berri bat dabil gure artean eta, tamalez, haren kontra borrokatzeko modu hobeagorik ez da ezagutzen momentuz. Egunak aurrera joaten dira eta arratsak leihotik ikusi behar ditugu. Bitartean biharko egunak ekarriko duenaz pentsatzera jotzen du buruak.
Teufen (Suitza)
Mendixka batean bazegoen zurezko etxola txiki bat. Atea zabalik zeukan. Barruan zurezko mahai bat ikusten zen. Eta zoru gainean, zurezko zorua ere, jostailu ahaztu bat hankazgora utzi zuen umeren batek. Albo batean dagoen leihotik argi urdinxka sartzen zen baina apenas lortzen zuen barrukoa ilunpetik ateratzen.