Bakio (Euskal herria)
Itsas ondoan bizitzea ederra izan behar da. Neguko itsas zakar eta indartsua leiho baten atzeko epeletik ikusten da. Itsassoak dakarren urruneko haizeak aurpegia freskatzen du.
Eguneko argazki bat
Laudio (Euskal Herria)
Haizeak bere jolasetan dabil oihal puskekin. Gora, behera, ezker, eskuin dantzari dabil eguzkitakoarekin.
Logroño (Espainia)
Kalearen goiko parteak bere bizi propioa dauka. Pribatutagoa da. Etxebizitza bakoitzak bere nortasuna erakusten du. Beharren arabera osatzen da. Loredun balkoiak edo burdinezko barandaz mugatutako eremu hutsa izan daiteke. Berdin leihoak. Eta eraikuntz denak teilatu batekin bukatutak daude, euriarengandik eta eguzkiaren garraztasunetik babesteko.