Waserauen (Suitza)
Arrokaz osatutako mendi erraldoia argi ikus daiteke haranaren bukaeran. Bere goiak elur zuriz apainduak ageri dira. Kolore bereko hodeiak zeru garbian mugitzen dira mendietako gailurrak bere altzoan hartuz.
Eguneko argazki bat

Malesco (Italia)
Inguruko herriak eta hiriak ilun gelditu dira mendi gainen zuritasun eta handitasunaren ondoan. Hodeiek baino ez diete itzal egiten.
Malesco (Italia)
Gailur erraldoiak harana zaintzen dute. Gainak edonondik dira ikusgai, baina heltzeko ezinezkoak dira.
Thun (Suitza
Trenean bidaiean berriz. Oraingoan mendialdea zeharkatzea tokatzen da. Gailur zuriak, harkaitz erraldoiak eta mendi aintzira eta lakuak ikusi ditugu gure leihoetatik.
Flumsemberg (Suitza)
Zeru oskarbiko egun izan genuen baina arratsaldea azkar dator neguan. Itzalek pixkanaka mendikatea ere hartuko dute.
Gorbeia (Euskal Herria)
Gorbeiako gailurreko gurutzea urrunean ageri da. Hodei guztien gainetik.
Gorbeialdea (Euskal Herria)
Neguko argiak distira ateratzen dio lanbroari, gailurra ferekatuz igarotzen delarik.